You have 0 items in your cart
XII. Olinpiada Ekonomikoen estatu mailako fasea ospatu barri da eta taldeko saria, Euskal Herriko Unibertsitatearentzat izan da. Meritua bertako ordezkaritzan izan diran 3 ikaslek eskuratu dabe. Euren artean Lauaxetako ikasle dogun Jon Ortega.
Hori bai hori kurtsoari amaiera ona emotea!
XII. Olinpiada Ekonomikoen estatu mailako fasea, erkidego bakoitzeko 3 ikaslegaz antolatzen da. Euskadiko ordezkaritzan Jon Ortega (Lauaxeta Ikastola), Unai Mendia (Koldo Mitxelena) eta Daniel Pereda (Saint Georges English School) izan dira sarituak, emaitzetan batazbesteko hoberena lortzeagatik.
Zorionak eta aurrera!