Lehen Hezkuntza

Lauaxeta Ikastola > Lehen Hezkuntza

Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan sei maila daude, eta maila horietan oinarrizko gaitasunak finkatzeaz gain, lan egiteko teknikak ere sartzen dira, errealitatea aztertzeko eta haren ikuspegi arrazional eta objektiboagoa izateko.

Gero eta zailagoak diren lanak egiten dira, lankidetzan lan egiten hasten dira eta ikasleak gero eta autonomoak dira. Prozesu honetan guztian, norberaren desberdintasunen arabera, hainbat ikaskuntza-egoera eta -erritmo egoten dira.

Beraz, ikasle bakoitzaren berezitasuna, autonomia eta irekitasuna modu egokian tratatu behar dira.
Jakinaren gainean erabiltzen dira gaitasunak eta tresnak, ezagutza modu autonomoan ikertzeko eta aztertzeko.

Konpetentzien garapena

Konpetentzien araberako lanaren helburua ikasleak zenbait gaitasun garatzea da, bere erronka pertsonalei aurre egin diezaien eta zoriontsu izateko gaitasunean laguntzeko. Izan ere, gaitasunen helburua ez da “jakitea” bakarrik, “egiten jakitea” ere bai.

Euskal identitatea eta euskara

Lauaxeta Ikastola euskalduna da eta ama hizkuntza bezala edozein duten familiak jasotzen baditu ere, konpromiso osoa dauka ikasleen euskalduntze prozesuarekin eta euskaldun identitatearen baloreekin. Horregatik hainbat ekimen eta eskaintza dauzkate ikasleek beraien bizitza akademiko guztian zehar:

 

Irristatu argazki gehiago ikusteko.

Pentsamenduan oinarritutako pedagogia - OneTwoThink

Ikasketa prozesuaren ardatz oinarri nagusia pentsamendua da. Gero eta pentsamendu prozesu eraginkorragoak gauzatu, hare eta esanguratsuagoa eta aberatsagoa izango da ikasketa arlo guztietan, bai pertsonalean eta baita akademikoan ere.

Filosofia eta etika programa 

Gure helburua ikasleek txikitatik balore eta konpromiso etiko, sozial eta zibikoak garatzea da. Horregatik asteroko “etika eta filosofia” saioetan, ikasleek, pentsamendu filosofiko eta kritikoaren lanketarekin batera, aipatutako baloreak garatuko dituzte honakoei esker:

Ikasketa esanguratsua, kurrikulumaren ardatz nagusia

Ezagutza ez da informazioa jaso eta gordetzea soilik, ikasketa esanguratsua oinarri duen prozesu sakonagoa eta konplexuagoa baizik.

Ikastolan lantzen diren edukiak benetan praktikoak, funtzionalak eta iraunkorrak izateko, bizitzako egoerei aurre egiteko balizkoak eta transfergarriak izan behar dira. Horregatik hainbat metodologia eraginkor eskaintzen dizkiegu gure ikasleei: 

  • Aurkikuntza eta esperimentaziorako tailerrak eta espazioak
  • Arazoen ebazpenean oinarritutako ikas-proiektuak (PBL)
  • Simulazioak eta rol-playingak
  • Linked Spaces metodologia (ikasketa espazio birakariak)
  • Proiektu multidiziplinarrak – UDIN eta STEAM
  • Ikerketa zientifikoak – Zientzia kalean

Jolasean eta entsegu-errorean oinarritutako ikasketa

Gizakiok eginaren eginez garatzen ditugu trebeziak eta horretarako ezinbestekoa da entrenamendua. Baina ez edozein motatakoa. Entrenamendua entsegu-errore bidezko ikasketan oinarrituta badago eta gainera ludikoa eta motibagarria bada, eraginkorragoa izango da.

Horregatik ikasleek zenbait trebeziren entrenamendu autonomorako eta ludikorako, formatu ezberdinetako hainbat material (manipulatiboak, mahai jolasak, app-ak, robotak…) daukate beraien eskura.

Ikasketa eta arreta pertsonalizatua 

Ikasle bakoitzaren ikasketa erritmoak, gaitasunak eta beharrizanak ezberdinak dira, beraz “denontzako berbera” ez da formula pedagogiko egokia. Ikasleek aukera ezberdinak dituzte ikasketa eta garapen bide indibidualak erabakitzeko eta sendotzeko:

  • Kurrikulum aberastua, egokitua eta malgua
  • Banakako errefortsu akademikoak
  • Konplexutasunaren arabera mailakatutako erronka eta azalpen pertsonalizatuak
  • Eskolaz kanpoko ekimen kulturalak eta akademikoak (proiektuak, lehiaketak…)

Autoikasketa eta autoebaluazioa

Ez dago ikasketarik norbere akatsen eta ahulezien kontzientziarik gabe. Horregatik ikasle bakoitzak bere gaitasunen ikuskapenerako eta ebaluaziorako estrategiak garatzeko aukerak ditu.

Horrela, hobekuntza plan pertsonalak diseinatuz, autoerregulatu eta “hasi” egiten dira. Erabiltzen ditugu tresna esanguratsuenak:

  • Autoebaluaziorako txantiloiak 
  • Puntu sistema (jarrera egokiak saritu eta ezegokiak hobetzeko)

Bizikidetza 

Gizakiok sozialak garen einean, gure inguruko pertsonekin interakzioan aritzea funtsezkoa zaigu. Baina elkarreragin hori benetan errespetuzkoa eta produktiboa izatean datza gakoa.

Horregatik ikasleek txikitatik bizikidetza osasuntsu eta positibo baterako trebeziak garatzen dituzte honakoen bitartez:

  • Berdinen arteko ikasketa kolaboratiboa eta kooperatiboa
  • Garapen sozioemozionalerako programa
  • KIVa, jazarpenaren kontrako programa
  • Bizikidetza batzordeak eta komisioak
  • Arduradunen sistema birakaria
  • Zerbitzu bidezko ikasketa
  • Proiektu solidarioak

Ikasle batzordeak

Lauaxeta ikastola osatzen dugun kideak komunitate baten partaide gara. Horrexegatik Lehen Hezkuntzatik ematen diegu gure ikasleei komunitate horretan parte aktiboa hartzeko aukera.

Ikasle batzorde hauek, ikastolako izaeraren bereizgarrietako bat dira eta ezinbestekoak dira gure egunerokotasuneko elkarkidetzak aurrera egin dezan:

  • Euskara batzordea: euskararen erabilera indartzeko eta finkatzeko helburu duen batzordea.
  • Agenda 21: Garapen Iraunkorreko Helburuak ezagutarazteko eta betearazteko helburu duen batzordea.
  • Garbizale batzordea: Ikastolako kanpo ingurua garbi eta txukun mantentzeaz arduratzen da
  • Liburutegi batzordea
Lauaxeta Ikastola

Adin desberdinetako ikasleen arteko elkarrekintzak

Lauaxeta ikastolan elkarrekin ikasten dugu; gaztetxoak nagusiagoekin eta nagusiak gaztetxoagoekin.

Horrexegatik, ikasleek beraien ikasketa ibilbidean zehar elkarrekintza anitzak burutzen dituzte adin desberdinetako ikasleekin zerbitzu bidezko ikasketa programaren barruan:

  • Xakea
  • Ludoteka zerbitzua
  • Antzerki saioak
  • Esperimentu magikoak
  • Erlaxazio saioak

Laia proiektua eta Eskola Ortua

Proiektu honen izarra Eskola Ortua da.

Honi esker, ikasleak ingurumen-hezkuntza bereganatzen dute ikasleek, eta ingurunea errespetatzen, gizakien arteko eta gizakien eta naturaren arteko harremana ulertzen ikasten dute ikas-proiektu ezberdinen bidez:

  • UNESCOko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lotutako ekimenak
  • Ortuaren zainketa eta uzta batzea
  • Salerosketa – Urriko Azoka

Hezkuntza emozionala

Gure ikasleak zoriontsuak izan daitezen nahi dugu, eta hori lortzeko hainbat trebezi garatu behar dituzte: autoestimua, autoerregulazioa, konfiantza eta ausardia, autonomia, baikortasuna…

Ikasleek bere bizi akademiko guztian zehar hainbat aukera izango dituzte gaitasun guzti hauek garatzeko:

  • Garapen intrapertsonalerako ikas-proiektuak
  • Tutoretza saio pertsonalak
  • Yoga eta meditazio saioak
  • Sonometroa
  • Kronomozolo (denbora kudeatzeko)
  • Lasaitzeko espazioak eta jarreren biziklapena

Komunikazio eta hizkuntza gaitasunen lanketa espezifikoa

Norbere ideiak eta sentimenduak eraginkortasunez partekatzea ez da ataza erraza.

Horregatik ezinbestekoa da ikasleek komunikazio eta hikuntza gaitasunak esplizituki lantzeko programak eskaintzea eta hare gehiago, eleaniztasuna bultzatuz. Horretarako:

  • Jendaurreko aurkezpenak eta erakusketak
  • LauHaixetara irratia
  • Hizkuntza gaitasun frogak (euskera eta ingelera)
  • Irakurle kluba eta ikasleentzako liburutegiak (irakurzaletasuna)
  • CLIL (inglés Content and Language Integrated Learning) – Science

Sormena eta pentsamendu sortzailea

Gizakiok txikitatik sormenerako berezko gaitasuna badugu ere, inguru hurbilean aukera estimulagarriak aurkitzen baditugu, gure pentsamendu sortzailea eta dibergentea gehiago elikatzen da.

Ikastolan ikasleek hainbat aukera dituzte beraien ideiak kreatiboki adierazteko:

  • Kultura artistikoa: Obra ezagunenen interpretazioa eta representazioa
  • Arte lan libreak eta gidatuak (teknika artistikoak)
  • Design Thinking proiektuak
  • ArkiLego

Ipad 1x1, lan egiteko teknologia

Gure eredu pedagogikoak eta curriculum-mailan, eta metodologia- eta ebaluazio mailan batik bat, egiten joaten diren aldaketek, aldaketak ere ekartzen dituzte eremuetan eta azpiegitura informatikoan.

Beraz, etapa honetako ikasleek lan egiteko tresna bat (iPad) izango dute hezkuntza-beharrei eta egiten dituzten berrikuntza-proiektuen beharrei hobeto erantzuteko.

Gailu hori pertsonala da, beraz, gelan normalean erabiltzen dituzten koaderno, arkatz, boligrafo eta bestelakoen osagarria izango da.

Lauaxeta ikastola

Natur zientziak - Science - STEM

Proiektuka lan eginez, metodo zientifikoa eta prozesu teknologikoak lantzen dituzte Unescoko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin batera.

Irakasgai hau, euskeraz gain ingeleraz eskaintzen da 3.mailatik aurrera. Euskeraz ulermen eta adierazmen maila egokia dutenek, edukiak ingeleraz lantzeko aukera izango dute. Proiektu nabarmenenak:

  • Robotika eta programazioa
  • STEAM proiektuak
  • Inspira
  • First Lego League