Lauaxeta Ikastola > Hobekuntza eta berrikuntza > Lumalai: oilo ekologikoak eta arrautza ekologikoak Lauaxetan

Baratze ekologikoaz gain, orain oilategi ekologikoa ere badugu Lauaxetan eta izen ere badu. Alai-alaia gainera: Luma alai!
Gure oiloak eta etorkizunean etor daitezkeen beste hegazti batzuk nahi bezala ibiltzen dira aire zabalean, eta horregatik dira ekologikoak haien arrautzak. Oraingoz, nahi duten LHko familiek eros ditzakete arrautzak, baina ikasgelaka egingo da salmenta, beraz, adi izan!
Hori bai, erosi eta hurrengo bi asteetan kontsumitzea gomendatzen dugu, eta behin etxera iritsita, kutxa itzultzeko eskatzen dizuegu, gainerako familiei arrautzak saltzen jarraitu ahal izateko.

Beste barik, argazki batzuekin izten zaituegu!
On egin eta ondo izan!

Puedes pinchar en la imagen para ver más fotos.

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu