Oporrak baino lehen, gure irakasleetako baten oporretako maleta egiten laguntzeko gonbidapena luzatzen genizuen. Maleta oso bereziak ziren, izan ere, Iñaki Mardarasek Kenyako kostaldeko Diani Beachera joateko egiten zituen, bertako familiei bizi-beharretan laguntzeko asmoz.
Africsoul erakundearen eskutik egiten zuen, zehazki Africsoul School proiekturako, izan ere, herrixketako haur gehienak muturreko pobrezian bizi dira eta familiako kideren bat falta dute. Horregatik jakin zuten beharrezkoa zela ikasteko eta hazteko ingurune egoki bat eskaintzea. Africsoul School, gaur egun, 3 eta 12 urte bitarteko 116 haurrentzako etxea da.
Gaur haurren harrera onaren irudi batzuekin uzten zaituztegu.
Eskerrik asko ekimenarekin bat egin zenuten familia guztiei!