Aurki gaitzazu

Esperientzia internazionalak

Ikasgaietatik bideratutako atzerriko egonaldiak

Helburua ikasleak hizkuntza horretan komunikatzen jakitea da eta hau, egunerokoan hizkuntza hau erabiltzeaz lortzen dugu.

Ildo honetatik, hainbat dira ikasleek ikasturtean zehar, beste herrialde batzuetako ikasleekin egiten dituzten trukaketa esperientziak: Brujas, La Rochelle, Danimarka, eta Berlin, besteak beste.

Zentzu berean, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeretaz baliatuz, Skype bitartez ere hainbat trukaketa esperientzia izaten dituzte ikasleek, beste herrialdetako ikasleen errealitatea, kultura eta ezagutzan murgilduz.

Bestalde, ikasturtean zehar Lauaxeta Ikastolan garatzen diran beste nazioarteko esperientzien inguruko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu ondoko lotura.

Brujas

DBH 4. mailako proiektua da eta ikasturte honetako ikasleak Brujaseko ikastetxe batekin ikasle trukaketa programan parte hartzen dute.

DBH 4. mailako ikasleen adina ikusita, ikasle batzuentzat horrelako atzerriko esperientzia bat izaten duten lehengo aldia izaten da, beraz beste kultura bat eta beste ohitura batzuk daudela ikusteko eta bizitzeko modu ezin hobea izaten da.

La Rochelle

Batxiler 1. mailan garatzen den proiektua da eta frantsezeko ikasgaitik kudeatzen da. Ikasleak bi astez, Frantziako hiri honetako ikastetxe batekin trukaketa programan parte hartzen dute eta jadanik ikastolatik daramaten frantsez maila hobetzen dute. 

Baina hizkuntza hobetzeaz gain, Frantzia gertu dugun herrialdea izan arren, ikasleentzat oso interesgarria izaten da beste herrialde bateko familiak eta beraien adineko gazteak zer nolako ohiturak dituzten ikustea eta bizitzea.

Berlin

Batxiler 1. mailako ikasleentzako trukaketa proiektua da eta ikasturte honetako Alemaneko ikasgaitik kudeatzen da proiektu hau. Alemaneko hizkuntza maila hobetzeaz gain, ikasleek alemaniako kultura eta bizimodua bizitzeko aukera ematen die.

Bertako ikastetxe batekin egiten den interkanbioa da eta bi asteko iraupena du. Aste bete gure ikasleak Berlinen ematen dute, eta beste astebetez Berlineko ikasleak gurera etorzten dira.

Danimarka

Batxiler 2. mailako ingeleseko proiektua da.

Lauaxetako ikasleak Billund hiriko ikasleekin trukaketa programa baten parte hartzen dute, eta helburua ingles maila hobetzeaz gain, ipar Europako herrialde honek eskaintzen duen bizimodua, ohiturak eta kultura gertutik ezagutzea da.

Egonaldi luzeak atzerrian

Atzerrian ikasketa egonaldi luze bat egin nahi duen ikasleak bizitza esperientzi garrantzitsua bta izatea nahi du. Hori da, horrelako atzerrriko egonaldi luzeetan egon diren ikasleek ondorioztatzen dutena: hau bizitza esperientzia bat da.

Hori horrela izanik, Lauaxeta ikastolak, azterriko herrialdeetan ikasketa egonaldi ezberdinak kudeatzen ditu EAS Vele, STEP eta Aston Herencia erakundeen eskutik.

Orokorrean esanda, egonaldi luze hauek hiruilabete bat edo ikasturte oso bat izaten dira eta Europako herrialdeetan edo Europatik kanpoko herrialdeetan izan daitezke.

Atzerriko programa hauen inguruko informazio urtero urtero ematen zaie familiei urria eta azaroa bitartean.

11
Irlanda eta Erresuma Batua

Helburua atzerrian denboraldi bat bizitzea zer den jakitea baldin bada, zure kabuz atzerriko hizkuntza baten egoerak kudeatzea nahi baduzu edo beste kultura baten eta beraz, beste bizimodu bat ezagutzea nahi baduzu, baina etxetik oso urrun joan gabe, Irlandan edo Erresuma Batuan egonaldi bat egitea aukera egokia da.

Irlandan ikasketa flexibilitate handia dago, beraz herrialde honengatik apostua egiten duen ikasleak, ikasketa ibilbidea eta ikasgaien aukeraketaren inguruan hausnartu beharko du, ondoren zer nolako ikasketak egin nahi duen kontuan izanda.

Erresuma Batuan, ikasketa aukerak ugariak dira eta mota ezberdinetako hezkuntza zentroak aurki daitezke. 

Bi herrialde hauetan egonaldiak, ebaluaketa baten iraupenekoak izan daitezke.

Estatu Batuak, Canada eta Zelanda Berria

Europatik kanpora ikasketa eta bizi esperientzia izan nahi duten ikasleek, aukera dute ebaluaketa bat edo ikasturte osoa atzerrian egiteko.

Kasu honetan bizi esperientzia honek antolaketan eta ikasgaien konbalidazioan eragina du, horregaitik ezinbestekoa da, Ikastolarekin elkarlanean egiten den erabaki bat izatea.

Estatu Batuetako aukera, interesgarria izaten da, eskaintza aldetik formula ezberdin ugari baitago aukeratzeko.

Canada herrialde interesgarria da baita ere. Bertako hezkuntza sistemaren maila egokia da ere eta beraz hezkuntza esperientzia aldetik oso interesgarria izaten da.

Zelanda Berriari dagokionez, ikasle atzerritar asko hartzen dituen herrialde bat da. Beraz, ikuspuntu horretatik ikastetxeak oso ondo prestaturik daude, atzerritarrentzako programak era egokian garatzen dituztelarik.

Udak atzerrian

Uda sasoian egonaldiak atzerrian egin nahi duten ikasleek aukera dute, Erresuma Batutik hasi eta Estatu Batuetararte joateko.

Egonaldien iraupenari begira ere aukera ezberdinak daude: 2 3 edo 4 asteetako esperientzia izan daiteke, gehienak uztailean garatzen direlarik. 

Planteamendu honekin, ingeleserako edo beste hizkuntza baterako konpetentzia asko hobetzeaz gain, beste herrialde bateko bizimodua zelakoa den ezagutzeko aukera izaten da eta horrez gain, ez du eraginik eta ez dago baldintzarik ikasturtean zehar Ikastolan egiten den plantemenduarekin.

Business Batxilergoko lan praktikak atzerrian

Europako Business Batxilergoa egiten duten ikasleek, atzerrian lan praktikak egiteko aukera dute beraien konpetentziak hobetzeko helburuarekin.

Europako Business Batxilergoaren inguruko informazio gehiago izateko ondoko loturan klikatu.

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.