You have 0 items in your cart
Oraingoan, robotika eskolaz kanpokoan izan gara.
Ekintza hau, robotikaren munduan lehen urratsak emateko aproposa da, non hasieratik STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts & Maths) printzipioa erabiliz sorkuntza, eraikuntza eta programaketa zikloetan sartzen diren. Robotika hezitzaileko lehiaketetan parte hatzeko aukera dakar berarekin. Izan ere, datorren martxoaren 2an First Lego Leaguen parte hartuko dute, Arrasaten.
Eskolaz kanpoko honen helburuak dira, besteak beste: STEAM kontzeptuak garatzea, sormena bultzatzea, robot baten oinarrizko funtzionamendua ulertzea, lankidetza eta ideiak partekatzen ikastea eta oinarrizko programazio kontzeptuak eta programazio-lengoaiak lantzea.