Aparkalekutik ikastolara sartzean irakurtzen diren hitzak dira, eta horrela hartu ditugu gaur Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea, Xabier Aizpurua Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea eta Maritere Ojanguren Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariordea.
Ikasleek egiten dutenaren eta dakien guztiaren zatitxo bat erakutsi nahi izan diegu, nahiz eta Mariterek gertutik ezagutu, Lauaxeta Ikastolaren Zuzendari izan zen heinean.
Zuzendaritza-taldearen eta ikasle-talde baten eskutik, instalazioetara bisita gidatua egiteko aukera izan dute. Bertan, ikasleek esku artean dituzten proiektuak azaldu dizkiete.
Bide batez, visitaren bideoa partekatuz, Lauaxetara ongietorria luzatu nahi dizuegu gure hezkuntza proiektua eta instalazioak ezagutzera hurbildu nahi duzuen edonori.
Ongi etorri gurera!