Lauaxeta ikastolak, bere hezkuntza proiektua garatzeko, gizartean dauden hainbat erakunde, enpresa eta pertsonekin elkarlana egiten du.
Erakunde guzti hauek Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza proiektua garatzen laguntzeaz gain, ikasleen ikasketa prozesua aberasteko iturri esanguratsua dira.
Elkarlan hau mota guztietako erakundeekin gauzatzen da, eta aldiro aldiro gaurkotzen doa, geroz eta erakunde baliotsu gehiago gehituz eta bide batez, ikastolaren hezkuntza proiektua aberastuz.
Lauaxeta ikastola gizartera zabalik dagoen ikastola bat da, horregaitik gizarte eragile eta erakundeekin elkarlan hau funtsezkoa da, Ikastolako hezkuntza proiektua etengabe hobetzen jarraitzeko.