Horrela ikasten dute Laia Guneako baserrian gure txikienek 🐰
Laia Gunean, gure txikien eginkizunetako bat da noizean behin baserriko animalien bisita eta zaintza 🐑🐔🐇. Egunero ez bada ere, noizean behin jeisten dira ukuilura: janaria eman, garbitu eta begirada arduratsuz dena behatu! 🌱💧
Esperientziatik ikasteko aukera paregabea da hau, naturarekin harreman zuzenean eta erritmo lasai batean 🌿:
✨ Izaki bizidunekiko errespetua garatzen dute
🌾 Arduratsu eta konstante izaten ikasten dute
👀 Bizitzaren zikloak eta inguruko aldaketak behatzen dituzte
💬 Ikusten eta sentitzen dutena partekatuz komunikazioa lantzen dute
❤️ Lurra eta animaliakrekiko lotura emozionala indartzen dute
Ez dira bakarrik jarduera hezigarriak: une magikoak dira. Aurpegietan islatzen da ilusioa oiloak arrautza bat egiten duenean edo untxi bat gerturatzen zaienean. Esperientzia bakoitza maitasun-hazi bat da 🌻
📽️ Ikusi hemen bisita horietako baten laburpena 👉