Egunotan zeregin garrantzitsu batetan murgilduta gabiltza: 2024-2028 Plan Estrategikoaren hausnarketetan. Prozesu horrek, datozen urteetarako jarraibide bat zehazteaz gain, aurrea hartzeko eta etorkizunak dakartzan erronketara eta aukeretara egokitzeko bidea ematen digu.
Plan Estrategiko hau funtsezkoa da, hezkuntza-erakunde gisa dugun misioa eta ikuspegia definitzeko eta berresteko, gure erkidegoko pertsona guztiak integratuz. Azkar aldatzen den mundu honetan, eta berekin, hezkuntza-beharrak aldatzen doazen tetsuinguruan, gure plan estrategikoari buruz hausnartzeak, etorkizunean izango diran ezjakintasunen aurrean aukerak ikustea ahalbidetzen digu.
Plangintza estrategikoaren prozesuak aukera ematen digu aurrez aurre ditugun erronkak eta aprobetxa ditzakegun aukerak sakon aztertzeko. Inklusiotik eta aniztasunetik hasi eta iraunkortasunera eta hezkuntza-berrikuntzara arte, alderdi bakoitzari dedikazio eta etorkizuneko ikuspegiarekin heltzeko konpromisoa hartu dugu.
Plangintza estrategikoa prozesu dinamikoa eta jarraitua da. Gure helburu eta estrategiei buruz hausnartuz etengabe hobetzen jarraituko dugu, gure ikasleak etorkizunerako benetan prestatuko dituen hezkuntza emanez.
2024-2028 Plan Estrategikoaren hausnarketa konpromiso horren adierazgarri da.