You have 0 items in your cart
DBHko 3. mailako ikasleek proiektu bat garatzen dute ikasturte osoan zehar, kanpoko lehiaketetan parte hartzeko aukerarekin. Horren adibide dira Monica Gutierrez, Ane Iglesias eta Irati Seijoz, Sener Fundazioaren “Zientziaren aldeko erronka” esperientzian parte hartzera animatu zirenak. Eta hain ondo egin zutenez, finalera pasatu dira!
Egindako lanak “Sunny nights” du izena, eta ilargi-gauetan edo ilargi horren aurpegi ilunean funtziona dezaketen Rober robotentzako eguzki-energiaren sistema bat da. Gainera, mentoring saioa izan dute Senerren partetik.