Lauaxeta Ikastola > Hobekuntza eta berrikuntza > Zer zerikusi du arteak grabitatearekin?

Eta artea fisikarekin? Hainbat diziplinatatik ikastea aberasgarria izan daiteke, eta balio erantsia ematen dio ikasi nahi dugunari. Are gehiago kontuan hartzen badugu gutako bakoitza askotarikoa garela eta modu ezberdinean ikasten dugula.
Fisikako Batxilergoko 2. mailako ikasleek hainbat saio egin dituzte Saioa Olmo artistarekin eta Marcos Pellejero eta Sergio Contreras fisikariekin.
Hori guztia grabitazio-eremuaren ikaskuntzan sakontzeko eta STEAM esperientzia garatzeko, DIPC (Donosti International Phisic Center) eta Innobasque erakundeen eskutik.
Eta, beste behin ere, ikastolari buruz dugun ideiarekin bat etorriz: ikastola eragile eta jende askoren topagunea dela, eta batzuek besteekin ikasten dutela, hain zuzen ere. Gure Expertia programarekin gertatzen den bezalaxe.

 

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu