Gogoan duzu basoan paseatu zenuen azken aldia edo zelai berde batean sartu zinena? Inbaditzen duen lasaitasun sentsazio hori, urrats bakoitzean arnasten den bakea, eta nola errutinara itzultzean, energia berritua sentitzen duzun. Gure ikastolan, ongizate hori gure ikasleen eguneroko bizitzaren parte bihurtzen da, hirigunetik urrun samar bagaude ere, abantaila bakarra dugulako: naturarekiko etengabeko lotura.
Ikerketa ugarik erakutsi dute ingurune naturalarekin maiz kontaktuan egoteak eragin positiboa duela bai ikaskuntzan bai ongizate emozionalean. Baina kasu honetan, ikasketek lehen pertsonan dakiguna eta esperimentatzen duguna baieztatzen dute. Kontzentrazioa bultzatzeaz gain, estresa ere murrizten du, sormena areagotzen du eta zoriontasuna indartzen du. Zuhaitzez, zelaiez eta aire garbiaz inguratutako ingurune batean ikasten duten haurrek liburuetatik haratago doan hezkuntza-esperientzia batez gozatzen dute; natura ikasgela bizi bihurtzen da, jakin-mina piztu eta espiritua elikatzen duena.
Gainera, ingurunearekiko lotura horrek mesede egiten dio haren ongizate fisiko eta mentalari. Helduak garenez, badakigu naturarekin kontaktuan egotea zein konpontzailea den: aire zabaleko paseo batek deskonektatzeko, erlaxatzeko eta gure jardueretara itzultzeko aukera ematen digu, motibazio berrituarekin. Gauza bera gertatzen da gure ikasleekin ere; natura ez da soilik ikasteko gune bihurtzen, baita lasaitasunerako eta jolaserako babesleku ere, non inguruko mundua ezagutzen eta baloratzen ikasten duten.
Gai honi buruzko irakurketa interesgarri bat izten dizugu esteka honetan eta bideo bat baita, naturarekin eta bere pakearekin konektatu dezazun.