Hobetu ahal izateko, garrantzitsua da gure abiapuntua jakitea zein dan jakitea: zein diren gure indarguneak eta zer arlotan dugun hobetzeko aukera.
Puntu honetan, norberak izan dezakeen pertzepzioaz haratago, baliagarria da ezagutza eta irizpidea duen norbaitek bere ikuspuntua ematea. Horixe da feedback-aren funtsa, gure ikasleen garapenerako tresna. Are gehiago Batxilergoaren kasuan, ikasleek etapa honetan bizi duten presioa kontuan hartuta, etorkizun hurbilean dituzten erronkak direla eta.
Zergatik da hain funtsezkoa irakasleen eta ikasleen arteko komunikazio hori? Feedbacka gure gazteak etengabeko hobekuntzara eta bikaintasun akademikora gidatzen dituen iparrorratza da. Aztertu dezagun zergatik:
Komunikazio eraginkorraren oinarria: Imajina dezagun hezkuntza bidaia gisa, eta feedbacka bidea adierazten duen mapa gisa. Batxilergoan, irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa funtsezkoa da. Elkarrizketa irekia eta errespetuzkoa izateak ikaskuntzarako eta etengabeko bilakaerarako giro egokia sortzen du.
Tresna eraldatzailea: feedbacka hitz hutsetatik haratago doa; gaitasunen garapena bultzatzen duen eta gure ebaluazio-sistema indartzen duen tresna da. Kontua ez da bakarrik ondo edo gaizki dagoena esatea, hazkunde pertsonal eta akademikorako gida espezifiko bat ematea baizik.
Feedback etengabea: hobekuntzarekin dugun konpromisoan, ikasle bakoitzak feedbacka jasotzen du hiru une nagusitan ikasturtean zehar, ebaluazio momentuekin bat etorriz. Une horiek ez dira kontrol-puntuak bakarrik, hausnarketarako eta garapenerako aukerak ere badira. Hasieran, feedbacka ikasle bakoitzaren indarguneak identifikatzean eta indartzean zentratzen da. Helburuak ezartzeko eta arrakasta akademikorako oinarri sendoa sortzeko unea da. Ikasturtearen erdian, aurrerapena ebaluatzen dugu, lorpenak ospatzen ditugu, baina arreta behar duten arloak ere aztertzen ditugu. Tarteko feedback horri esker, ikasleek doikuntzak egin ditzakete eta bikaintasunerantz aurrera egin dezakete. Urtea amaitzean, lortutako lorpenak ospatu eta esperientziaz hausnartzen dugu. Puntu honetako feedback-a ahalegina aitortzean, etorkizunerako perspektibak eskaintzean eta gure ikasleak etorkizuneko erronketarako prestatzean oinarritzen da.
Feedback pertsonalizatua: Ikasle bakoitza bakarra da, eta feedbacka bere beharretara egokitzen da. Ez da ikuspegi estandarra; garapena modu esanguratsuan bultzatzen duen gida pertsonalizatua da.
Nola lagundu dezakegu etxetik? Funtsezkoa da prozesu hori etxean babestea. Feedbackari buruzko elkarrizketarako irekitasuna sustatzea, haren arrakastak ospatzea eta hobekuntza-arloetan orientazioa eskaintzea.