Zer lotura dute mendiek euskalkien garapenarekin? Zer zerikusi du gure nortasun kulturalak hain mendi ederrez inguratuta bizitzearekin? Gatzatua, gazta edo bakailaoa pil-pil erara hain geurea dela gure geografiari esker? Horregatik garela hain herri mendigoizalea?
Geografiak, ingurune jakin baten alderdi fisikoa aztertzeaz gain, ingurune horretan bizi direnen giza alderdiei erantzuten die, eta funtsezko zeregina du herrialde bateko kultura, hizkuntza, gizartea eta ekonomia ezagutzeko.
Ondorio horretara iritsi dira DBHko ikasleak Lauaxetan eta, horregatik, ikastolari proposatu zioten Geografiaren eguna ospatzea, ikasle gazteagoekin partekatu dituzten hainbat hausnarketa, proiektu eta jolasekin.
Argazki batzuekin utziko zaituztegu.