Seme-alabak zein ikastetxetan matrikulatu erabakitzea garrantzitsua da, eta horregatik, bidean laguntzeko asmoz, joan den larunbatean ate irekien jardunaldiak egin ziren ikastolan.
Saioa gure hezkuntza proiektua azaltzera, bisita gidatua egitera, ikastolako instalazioak bertatik bertara ezagutzera eta matrikulazio prozesuaren inguruan sor litezkeen zalantzak argitzera bideratu zen.
Matrikula egiteko epeari dagokionez, urtarrilaren 17tik 28ra luzatzen da (biak barne). Matrikulazioari buruzko informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzu.
Eta zure semea matrikulatzen den etaparen arabera, gure webguneko atal honetan informazio interesgarria aurkituko duzu:
Haur Hezkuntza: https://www.lauaxeta.eus/eu/haur-hezkuntza/
Lehen Hezkuntza: https://www.lauaxeta.eus/eu/lehen-hezkuntza/
Bigarren Hezkuntza: https://www.lauaxeta.eus/eu/bigarren-hezkuntza/