Aurki gaitzazu

‘Señeak Bizkaia Rock Kanpusa’ Lauaxetan: Bizkaiako gazteen talentu musikala

11

Señeak Bizkaia Rock Kanpusa 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko sortu da. Doakoa da, eta bost eguneko egonaldian lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute aukeratutako 20 ikasleek.

Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko helburuarekin jaio da Señeak Bizkaia Rock Kanpusa. Bizkaiko Foru Aldundiak Gatibu taldeko kideak diren Alex Sardui eta Ekain Alzolarekin bat egin du musika ikasle gazteei esperientzia paregabea eskaintzeko Pasku Astean.

Musika funtsezko tresna pedagogikoa da, pentsamendu kritikoa, sormena eta talde-lana sustatzen dituena. Nerabeei zuzuendutako egonaldi hau, ez bakarrik ikasleek beren musika-trebetasunak hobetzeko, baita bizitzako beste alderdi batzuetan baliagarriak izango diren gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko ere.

“Musikaren bidez gazteen garapen integrala sustatzea da gure helburua. Tresnak ematea, sormena, talentua, trebetasun sozialak, talde-lana eta pentsamendu kritikoa sustatzeko. Euskara komunikazio-hizkuntza gisa erabiliz hizkuntza-identitatearen alde egitea, eta bide batez, elkarbizitzan ikasteko bidea eskaintzea, giro dinamiko eta aberasgarri baten” azaldu du Ahaldun Nagusiak.

“Musika munduan bizi garenok egunero ikusten dugu gazteen artean harrobia dagoela, baina ibilbide formaletatik kanpo profesionalki hazteko eta ikasteko aukera gutxi daude. Horregatik, Señeak bezalako bide berriak egitea ezinbestekoa dela uste dugu. Gazteei euren talentuaz gozatzea eta esperientziadun artisten eskutik ikastearen aukera paregabea eskaintzea” azaldu du euskal abeslaria Alex Sarduik.

Bestalde, Aitor Pagaldai Lauaxeta ikastolako zuzendariak gaineratu duenez “Lauaxeta ikastolarenzat Señeak Bizkaia Rock kanpuseko parte izatea guztiz bat dator ikastolaren hezkuntza helburuekin. Bizkaiko nerabeentzako kultura, musika, kalitatezko aisia eta talde lana uztartzen dituen kanpusa ekimen bikaina dela uste dugu eta gazteek behar dituzten kalitatezko aisi aukerekin bat datorrena.”

Señeak Bizkaia Rock Kanpusa Lauaxeta ikastolan izango da apirilaren 21etik 26ra, Pazko Astean. Hautatuak izan direnek klase pertsonalizatuak jasoko dituzte lehen mailako euskal artisten eskutik, eta beren ikaskideekin musika estiloak praktikatzeko eta fusionatzeko aukera ere izango dute.

Online izen-emateak

Deialdia musika ikasketak edo musikarako trebetasuna duen edozein gazte bizkaitarrari zabalik dago, eta izena emateak www.seneak.eus webgunearen bidez egin ahal dira gaurtik martxoaren 25era arte. Minutu gutxiko bideo bi bidali beharko dituzte gazteek euren burua aurkeztuz eta talentua erakutsiz. Ondoren, artista ezagunez osatutako epai-mahaiak 20 gazte aukeratuko ditu.

Esperientzia erakargarria nerabeentzat

Bost gau eta sei eguneko egonaldia izango da, Lauaxeta Ikastolan egingo dena. Aste horretan zehar euskal artista ezagunekin ikasiko dute gazteak, erreferenteen zuzeneko prestakuntza jasoko dute. Ordutegia 9:00etatik 18:00etara izango da; goizez klase instrumentalak eta teorikoekin, eta arratsaldez talde-entseguak, jolas-jarduerak eta arte-sorkuntzako tailerrekin.

Egonaldia zati bitan banatuta egongo da; eguneko lehen partean ikasteari ekingo diote (teoria musikala, praktika instrumentala, sorkuntza artistikoa…) eta arratsaldetik aurrera aisialdiko ekintzak egingo dituzte (irteerak, kirol ekimenak, taldelaneko proiektuak).

Ikaskuntza musikala euskal sortzaile eta musikari ezagunen eskutik jasoko dute, eta artisten bisitak ere izango dituzte. Arratsaldeko aisialdi eskaintza, berriz, Lauaxeta ikastolako begiraleen eskutik izango da, esperientzia handikoak zerbitzu hauek eskaintzen.

Ikasturte amaierako kontzertua

Kanpusaren azken egunean, larunbatean, partaideek doako kontzertua eskainiko dute Zornotza Aretoan. Bertan, ikasitako guztia erakutsiko dute ikusleen aurrean. Esperientzia paregabea nerabeentzat, euren irakasleekin eta erreferenteekin batera jotzeko aukera izatea.

Hainbat oihartzun izan du albistegietan. Haien artean, EITBk jasotakoa uzten dizugu.

Agian gustatuko zaizu

Azken albisteak

11
2025/04/07
Diplomazia gaztea martxan: gure ikasleak Erresuma Batua ordezkatzen Unesmun-en
11
2025/04/07
Familia artean, natura eta irribarreak
11
2025/04/04
Itsasoaren oihartzunaren musika
11
2025/04/03
Elkar ezagutuz hazten
11
2025/04/03
Musikatzen 2025: Lauaxetako ikasleek musika kalera atera dute
11
2025/04/03
Euskararen aldeko GINKANA Zornotzan!

Buletinean harpidetu

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.