Aspaldi ez dugu elkar ikusten, eta, egia esan, gogoa dugu. Horregatik, ekainaren 22an hori konpontzeko bazkaria antolatu dugu: berriz elkartzeko bazkaria. Zurekin eta beste batzuekin, zu bezala Lauaxetako ikasle izan zinetenekin, eta pentsatuz zuretzat ere berezia izan daitekeela haiekin berriro elkar ikustea, bizitakoak gogoratzea, egunean jartzea eta ez dakit zuek, baina gu behintzat zenbat aldatu garen ikustea!
Izena eman duzu edo eman nahi duzu? Zure zain gaude. Oraindik garaiz zaude.
Bazkaria eta erromeria izango dira. Baina zenbat bilduko garen ziurtatu behar dugu, dena prest eta antolatuta izan dezazun etortzen zarenerako.
Sartu galdetegi honetan eta klik bakarrera zaude: janaria, erromeria, oroitzapenak, eta ziur anekdota asko!
Animatu eta etorri! Eman izena hemen.