Amorebieta-Etxanoko Udalak DBHko eta Batxilergoko zenbait ikaslek garatzen duten kart elektrikoaren proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan du. Automobilismoak gazteengan pizten duen emozioa aprobetxatzen duen proiektua da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematiken esparruan (STEM) duten potentziala pizteko.
Asteburu honetan bertan Amorebieta-Etxanon egingo den topaketan parte hartuko dute, Hiri Greenpower Bridgestone Zirkuituaren barruan.
Proiektu honetan, ikasleek karts elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatzen dituzte. Hezkuntza-esperientzia paregabea da, eta ikasteko aukera ugari ematen dizkie, baina, egia esan, haratago doa. Haiei dagokie, halaber, beren proiektua defendatzea eta beren gastuetarako babesleak lortzea.
Zalantzarik gabe, lan- eta enpresa-esparrutik oso hurbil dagoen esperientzia da, eta etorkizun ez oso urrun batean bere lana izan daiteke. Esperientzia horri esker, trebetasun eta ezagutza sorta zabala eskuratzen ari dira, beren garapen akademiko eta pertsonala aberastuko duena. Besteak beste:
- Ingeniaritza eta Teknologia: Ikasleak ingeniaritza elektriko eta mekanikoaren printzipioak ikasten ari dira, baita teknologia berdeak ere, hutsetik karts elektrikoak diseinatu eta eraikitzean.
- Talde-lana: Proiektu honek lankidetza eta komunikazio eraginkorra sustatzen ditu, ikasleek etapa guztietan batera lan egin behar baitute, plangintzatik lehiaraino.
- Proiektuen kudeaketa: Ikasleek denbora kudeatzeko eta planifikatzeko trebetasunak eskuratzen dituzte epe luzeko proiektu bat gauzatzean, elkarri lotutako zeregin ugarirekin.
- Jasangarritasuna: Mugikortasun elektrikoaren garrantziaz eta horrek ingurumenean duen eraginaz ikasten dute, haien ingurumen-kontzientziari lagunduz.
- Komunikazio-trebetasunak: Beren kartentzako babesleak bilatzean, gure ikasleek pertsuasio- eta komunikazio-trebetasunak garatzen dituzte.
- Kirol-gaitasunak: Lasterketetan parte hartuz, lehiaketaren emozioa, estrategia eta presiopeko lana esperimentatzen dituzte.
Gure ikasleak mundu errealerako prestatzen dituen hezkuntza praktiko eta esanguratsua dakarren esperientzia. Prentsak ataratako albiste batekin uzten zaitugu. Hemen ikusgai.
Aurrera!