Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu
Gaur, taldeen dinamizazioari buruzko gure Praktika On bat partekatu dogu, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barnean, eta beste erakunde batzuen eskutik ere ikasi dogu. Kalitatezko hezkuntzak kalitatezko kudeaketa eskatzen dau, eta, horregatik, Lauaxetak modu proaktiboan parte hartzen dau Euskalitek kudeaketa aurreratuaren inguruan antolatutako hausnarketetan. Sakondu
Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu.Sakondu
Oraingo honetan, Batxilergoko ikasle batzuek garatzen daben kart elektrikoaren proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan dogu. Proiektu hau, automobilismoak gazteengan pizten dauan emozioaz baliatzen da, gazteek Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) esparruan daukeen potentziala pizteko. Euren proiektuari buruz gehiago jakin nahi? Ondoren daukazu zehaztapen gehiago.Sakondu
Lauaxeta Ikastolak 2 eta 18 urte bitarteko adin-tartea hartzen dau, baina harago joan nahi dogu. Horregatik, zuen beharrizanei hasiera-hasieratik erantzunahal izateko, aliantzak sortu doguz hainbat Haur Eskolagaz eta Haurtzaindegigaz. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Hori da Lauaxetako Batxilergo dualeko ikasketak amaitu barri dabezan ikasleek lortutakoa. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Jaiotzen diran unetik, haurrak zientzialari txikiak dira, eta etengabe behatzen dabe ingurunea, bost zentzumenak erabiliz, informazioa bilduz eta hartatik ikasiz. Lauaxetaren zentzumen anitzeko ikasgelak euren berezko joera hau aprobetxatzen dau, ikaskuntza errazteko. Ikusi nahi dozu? Segi irakurtzen.Sakondu
Badakizu “El rey león” pelikularen pertsonaien izenak Swahilitik datozela? Agian ez jatzu oso interesgarria irudituko, baina Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilei bai, eta gaur, Cenón Recalde elkarrizketatzeko aukera izan dabe, El rey León obraren Madrilgo zuzendaria. Gehiago jakin nahi dozu?Sakondu
Kontziliazioa edo seme-alaben zaintza, familia, lana, lagunak eta norberarentzat denbora orekatzeko ahalegina zaila izaten da eta sarritan, asegabetasunaren iturri izaten da. Honeri erantzutelo asmoz, txikienei zuzendutako zerbitzu bereziak eskaintzea erabaki dogu. Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren aurkituko dozu informazio gehiago.Sakondu
Mondragon Unibertsitatearen eskutik, hezkuntzaren digitalizazioari buruzko hausnarketan murgilduta ibili gara. Gehiago jakin nahi dozu?Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako ekitaldi honetan, esperientziak partekatzeko aukera izan genduan Linda Castañedagaz (Murtziako Unibertsitatea), Mercè Gisbertegaz (Universitat Rovira i Virgili), Make Irigoyenegaz (Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta dinamizatzaile digitala) eta Amaia Arroyogaz (MU).Informazio gehiago esteka honetan.Sakondu