Tag

berrikuntza
Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea. Pandemiak asko kendu deusku danori. Hala ere, ezin dogu ahaztu honek erakutsi deuskun guztia. Ondo dakite hori Lauaxetako 2. Batxilergoko ikasle diren Irune, Matxalen eta Amaiak. Beraiek erakutsi deuskue egoera ezkor batetatik, beti atara daitekeela positiboa edo itxaropentsua dan zerbait,...
Sakondu
Ekintzailea beste batzuek arazoak baino ikusten ez dabezan horretan, konponbideak ikusteko gai da. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde baten kasua da, ikastolako sukaldean sortutako olio-hondakinei bizitza baliagarria emotea erabaki dabe hain zuzen, xaboi ekologikoak eginez. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen. EKOSOAPSen proiektua errealitate bihurtu da eta xaboiak familien artean testatu dira eskuak eta arropa...
Sakondu
Lauaxeta Campus, etorkizunera begira daukagun proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi? Bota begirada bat horretarako bereziki prestatu dogun webguneari. Webgunera sartzeko klikatu ondoko estekan: https://www.campus.lauaxeta.eus/
Sakondu
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dabela esan ohi da, eta, izan ere, irudiek etorkizun desiratu bat bistaratzen laguntzen dabe, eta hortik aurrera, etorkizun hori sortzen. Asmo horregaz egin dogu Lauaxeta Campusen bideo hau.
Sakondu
Etorkizuna iragartzeko modurik onena berau sortzea da, eta horretarako Lauaxeta Ikastolan plan bat dugu. Plan horrek gure ikastola osatzen dugun komunitate osoaren garapena eta ongizatea ahalbideratuko du. Ikusi nahi? Jarraitu irakurtzen.
Sakondu
Lauaxeta Ikastolan, ekintzailetza ez da igarokorra. Bene-benetan txertatu nahi da ikasleen egunerokoan, ekiteko ahalmena, ikastolatik irteten diran ikasleen berezko ezaugarria izan daiten. Beste batzuen artean, batxilergoko Business ikasgaian aritzen dira horretan. Taldeka, gizartean somatzen dabezan gabeziak detektatu eta horreei erremedio eskainiko deutsien enpresa proiektuak garatzen dabez. Ikusi nahi zein ideia onak daukezan? Bota begirada bat....
Sakondu
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei Lauaxeta Ikastolako ekosistema berreskuratzeko erronka bota geuntsen. Hainbat ideia batu eta hortik aurrera martxan jarri ginan. Proposamenen artean, Lauaxeta Ikastolako basoa eta anfibioentzako putzua. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen. Astiro-astiro, ikasleak hazten doazen heinean, beraien baso eta putzua ere hazten joango dira. Ikaskuntza gelatik haratago!
Sakondu
Garapen Iraunkorreko Helburuak, guztiok etorkizun jasangarri eta justua lortzeko ezarritako helburuak dira, erronka globalei aurre egiten deutsienak. Horreek oinarritzat hartuz antolatu da hirugarren aldiz, Euskadi mailan, ZukZeuk leihaketa eta Lauxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak bertan barneratu dira. Gehiago jakin nahi? Segi irakurtzen. Asteroko jarraipena eskatzen dauan proiektua da, ekintzak etengabe egiten dabez eta  izugarrizko...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek erronka bat dauke esku artean: beren inguruneko behar bati erantzungo deutson enpresa bat garatzea, baina, horrez gain, Garapen Iraunkorreko Helburuak bertan integratzea. Izan ere, helburu horreen lorpena, guztion esku dago: gobernuak, sektore pribatua, gizartea eta orohar gutariko bakoitza. Gehiago jakin nahi dozu ekimen honi buruz? Segi irakurtzen. Lauaxeta Ikastolako...
Sakondu
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.
Sakondu
1 2 3 4