Aste honetan, Bihotzez elkartearen eskutik, Lauaxeta Ikastolako HHko irakasleek kardiopatien inguruko saio bat garatu dabe. Izan ere, gurasoentzat pausu garrantzitsua da seme-alaben eskolaratzea, eta are gehiago kardiopatia bezalako zailtasun bat dagoenean. Gehiago jakin nahi? Ondoren eskaintzen deutsugu aukera.Sakondu
Pixkanaka, ikastaroa aurrera doa eta errutinara egokitzen ari gara. Txikitxoenak ere bai. Horren erakusgarri, euren aurpegiak. Txikienek, sentitzen dabena adierazten dabe, eta argazkiak horren islada baino ez dira. Beraz, aitatxu, amatxu, lasai eta aurrera!Sakondu
Maitane, Inma, Andere, Ainize, Pili, Maite, Iñaki, Fernando, Iban, Xabier… ehun bat izen Lauaxetan eta gaur, guztion eguna. Irakasleen eguna. Hori dala eta ikasleei galdetu deutsegu eurentzako zer dan irakaslea. Entzun nahi?Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi?Sakondu
Ikasturtea hasi eta ia konturatu gabe hilabete barri baten aurrean gagoz. Joan dan astean amaitu dira Haur Hezkuntzatik Batxilergora arteko ikasturte hasierako bilera guztiak. Familien eta tutoreen arteko topaketa- eta informazio-bilerak. Segi irakurtzen.Sakondu
Badakizu “El rey león” pelikularen pertsonaien izenak Swahilitik datozela? Agian ez jatzu oso interesgarria irudituko, baina Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilei bai, eta gaur, Cenón Recalde elkarrizketatzeko aukera izan dabe, El rey León obraren Madrilgo zuzendaria. Gehiago jakin nahi dozu?Sakondu
Badakigu ez daukazula denborarik galtzeko eta geure denbora ere ahalik eta hoeren aprobetxatu nahi dogu. Horregatik, zuzenean gure blog eta sareetan zein eduki interesatzen jatzuzan galdetzea erabaki gendun. Erantzunak ezagutu nahi badozuz, jarraian laburbiltzen deutsuguz.Sakondu
Inkestan egin dozuezan eskaerei erantzunez, 4 eta 12 urte bitarteko seme-alabarik badaukazu, urriaren 16ko astebururako plan posible bategaz gatoz: "Jostailuen kutxa", ABAOk Arriaga Antzokian eskaintzen dauan ipuin musikal samurra, Lauaxetaren ikasleentzat prezio berezian eskuragarri dagoena. Plana gustokoa badozu, informazio gehiago aurkituko dozu ondoren.Sakondu
Eskola ortuan aritu diran ikasleek hartu dabez kipulak eta indabak. Aurrerago, kalabazak, brokolia, azalorea eta porruak izango dira. Ia urriko azokarako prest gagozan! Ikusi nahi gure eskola ortuaren inguruan gehiago? Jarraitu irakurtzen.Sakondu
Gaitasunetan eta baloreetan hezteari buruz ari garenean, ezinbestekoa da ikasleak bakean eta arazoak era baketsuan ebazteko gaitasunean trebatzea. Gaur, bakearen nazioarteko egunean, besteak beste, KiVa eskola-jazarpenaren aurkako programaz hitz egingo dogu.Sakondu