Egunotan, zure ikasturte/ ibilbide barria hastear edo hasi barri egongo zara.Hori horrela izanik zurekin kontaktuan jarri nahi izan dogu ikasturte ona desiatzeko eta aldi berean beste zerbait be badaukagu zuri kontatzeko… Linkedinen Lauaxeta Ikastolako ikasle ohiei zuzendurik dugun talderen berri emon nahi deutsugu. Bertan argitaratzen doguz zuentzako interesgarriak erizten deutsegun albisteak, lan eskaintzak eta bestelakoak.Bertara sartzeko, ondoko loturan...Sakondu
Mondragon Unibertsitatearen eskutik, hezkuntzaren digitalizazioari buruzko hausnarketan murgilduta ibili gara. Gehiago jakin nahi dozu?Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako ekitaldi honetan, esperientziak partekatzeko aukera izan genduan Linda Castañedagaz (Murtziako Unibertsitatea), Mercè Gisbertegaz (Universitat Rovira i Virgili), Make Irigoyenegaz (Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta dinamizatzaile digitala) eta Amaia Arroyogaz (MU).Informazio gehiago esteka honetan.Sakondu
Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu
Ikasturte hasiera. Kideekaz alkartzea, ilusioa, urduritasuna, nagiak, tristura… Normala da. Helduetan ere ez al da horrela?Hona hemen ETBko Gaur Egunean eta guk geuk ere jasotako irudi batzuk. Ikasturte barri ona izan dagizula!Sakondu
Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite doguna dira, eta normala da baita eurak negar egitea ere.Helduoi ez al jaku kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea?Jarraian, gai honen inguruko hausnarketa batzuk eskaini nahi deutsuguz. Gehiago jakin nahi dozu?Ez larritu gehiegi egokitzapena hasieran...Sakondu
Beharrezkoak diran segurtasun neurri guztiak hartuta eta egoera barri honeri egokituta, baina distantziak urrunduko ez gaituela sinestuz, prest gaituzue 2020-2021 ikasturtea hasteko. Ondo etorriak izan!Sakondu
Nondik nora joango da ikasturte barri hau segurtasun protokoloak direla eta? ETBk gugaz egon nahi izan dau eta hona hemen laburbildutakoa. Informazio gehiago eta sakonagoa, familie bialdutako segurtasun protokoloan aurkituko dozue.Sakondu
Jon Ortega Lauaxetako batxilergoko ikasleak, Euskadiko Ekonomia Olinpiadatako 1. saria jaso ondoren, bere esker oneko hitzak eskaini ebazan atzokoan EHUko Ekonomia fakultatean.Zorionak Jon eta aurrera!Sakondu