Tag

egunekoak
XII. Olinpiada Ekonomikoen estatu mailako fasea ospatu barri da eta taldeko saria, Euskal Herriko Unibertsitatearentzat izan da. Meritua bertako ordezkaritzan izan diran 3 ikaslek eskuratu dabe. Euren artean Lauaxetako ikasle dogun Jon Ortega. Hori bai hori kurtsoari amaiera ona emotea!
Sakondu
Ikasturtea amaitzear gagoz, baina ikasten jarraitu daikegu, eta kasu honetan bezala bada, gehien gustatzen jakun edo interesatzen jakun horretan bada, zenbat eta hobeto! Ikusi nahi al dozuz DBHn egiten ari garen tailerrak?  
Sakondu
Garapen Iraunkorra da gure lan-eremuetako bat. Kudeaketan ez ezik, hezkuntzaren eremuan ere bai, honen bitartez gaur egungo eta etorkizuneko gizartean eragiten bait dogu. Orain arte egindako lanaz haratago, orain BBK Kuna 2030 Kideak sarearen parte gara, garapen jasangarriaren helburuak lortzeko 83 erakundez osatutako sarea. Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren, detaile gehiago daukazu.
Sakondu
SleepTile-k, Lauaxetako lau gazteren proposamen originalak, proiektu onenaren saria lortu dau Junior Achievement fundazioaren Minienpresen Estatu mailako XV. Lehiaketan! Gehiago ezagutu nahi? Jarraian azalduko deutsugu.
Sakondu
Gaurko eguneko besarkada berezia, Marije eta Amaiarentzako, euren erretirua dala eta!  
Sakondu
Pare bat ikastaro berezi bizitzea egokitu zaigu. Are gehiago batxilergoko ikasleei dagokienez, pandemia betean egin bait deutsie aurre Lauaxetako azken bi urteetako ikasketei, horrek gehitu deutsen ziurgabetasuna barne. Baina, badira ezbeharren aurrean hazten direnak, eta gure ikasleen artean horren adibide argiak daukaguz. Ezagutu nahi batzuk?
Sakondu
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?
Sakondu
Esperientzia hori DBHko 4. mailan izan da. Erronka: ingelesezko unitate didaktiko bat garatzea. Parte hartu daben ikasleek eskatzen jakena baino askoz gehiago eman dabe: matematika Scratch bidez eta ingelesez ikastea, matematika eta zientziak ingelesez ikasteko ginkana, historia ingelesez ikasteko quizza, … Lan ona!
Sakondu
Ikasturtea amaitzear dago, eta beronegaz laister arte esateko unea heldu da, baina oraingo honetan irakasleak agurtzera gatoz, euren erretirua dala eta. Bego, Rosa Mari eta Belinda, hainbat urte Lauaxetan lanean izandakoak hirurak. Ondo izan eta besarkada bana!
Sakondu
Gaur inoiz baino gehiago, errealitatea ikuspuntu desberdinetatik ikusteko gai izango diren lider enpatiko eta toleranteak behar doguz eta hau ere, gazteengan garatu daitekeen zerbait da. Ikusi nahi adibide bat? Urtero bezala, UNESMUN lehiaketan parte hartu dabe Lauaxetako Batxilergoko 1. mailako ikasleek. Aurten, egungo egoerara birmoldatu behar izan dira eta online bidez garatu da jarduera. Nazioarteko harremanek eta...
Sakondu
1 3 4 5 6 7 8