Oraingo honetan, Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Lauaxetatik atera dira Ekolurrara, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilura, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren berri izateko. Eta bisita hau ere bertako hornitzaileengana joz izan da, Amorebieta-Etxanora bakarrik joan behar izan baitute, bertan baitago Ekolurraren egoitza.Sakondu
Zapatu honetan eskola ortuko uzta jasoko dugu, ikasleek astelehenean, azken urriko azokan saldu dezaten. Etorri nahi al duzu eta bide batez Lauaxetako beste gune berri batzuk ezagutu? Horri gehituta ikastolako oiloak eta ahuntzak ezagutu ahal izango dituzu. Bai, orai ahuntzak ere izango ditugu! Eta bide batez, etorkizunean hazten ikusiko dituzun zuhaitza ere landatu ahal izango...Sakondu
Gaur ospatzen dugun urriko azken asteleheneko azoka eskolako baratzean parte hartzen duten ikasleen lanari esker da, baina baita joan den larunbatean Astelehentxutxuko hitzordura joan ziren familien laguntzari esker ere. Guztien artean, egindako lanaren fruituak jaso genituen. Ikastolako eta eguneroko beste arlo batzuetan gertatzen den bezala: lana, familiak-ikastola lankidetza, fruituak bildu eta ospatu! Eskerrik asko eta...Sakondu