Tag

eskola ortua
Ereiten duenak, ereitako horren uzta jasotzen du. Lehenengo babarrunak jaso eta aletu dituzten Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei ala gertatu zaie. Hori bai, uda honetako lehortearen eta beroaren ondorioz, uzta ez da horren oparoa. Izan ere, batzuetan, gure ahaleginetik eta dedikaziotik harago, gure kontroletik kanpo dauden kanpoko zirkunstantziak ere gerta daitezke, gure lanaren emaitzei eragiten...
Sakondu
Gaurkoan, urriko azoka ospatzen dogu Lauaxetan. Kalabaza, porruak, aza, brokolia, dana eskola-baratzetik jasotakoa, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek kudeatutako azoka batean. Ikusi nahi dozu? Poster eta muralen sorkuntzatik, azokaren antolaketatik, salmenta-postuen arretatik, guztia ikasleen esku dago. Lauaxetaren baratzeak ez dau inolako produktu kimikorik erabiltzen, eta garraiobidea ikasleen eguneroko joan-etorria da; beraz, bildutako...
Sakondu
Eskola ortuan aritu diran ikasleek hartu dabez kipulak eta indabak. Aurrerago, kalabazak, brokolia, azalorea eta porruak izango dira. Ia urriko azokarako prest gagozan! Ikusi nahi gure eskola ortuaren inguruan gehiago? Jarraitu irakurtzen.
Sakondu
Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?
Sakondu
Ondoko taulan ikasturtean zehar burututako ekintza batzuen laburpena ikusi daikezu. Beste lotura honetan, BBK Kunaren eskutik Aurrerakide bezala hartutako konpromisoa ezagutu daikezu. Eta azken lotura honetan, orokorrean Agenda 21 eta Garapen Iraunkorraren alde burututako hainbat ekintza bistaratu daikezuz.
Sakondu
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei Lauaxeta Ikastolako ekosistema berreskuratzeko erronka bota geuntsen. Hainbat ideia batu eta hortik aurrera martxan jarri ginan. Proposamenen artean, Lauaxeta Ikastolako basoa eta anfibioentzako putzua. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen. Astiro-astiro, ikasleak hazten doazen heinean, beraien baso eta putzua ere hazten joango dira. Ikaskuntza gelatik haratago!
Sakondu
Badakie horretan adituek eta baita eta beren azalean biziten daben Lauaxetako ikasle batzuek ere. Besteak beste, eguraldia eta jarduera berak posible egiten dabenean lanean kanpora ateratzen diren ikasleak, eskola ortuan murgilduta ibiltzen diranak edota Lauaxetako txikienak, arrautza batzuei beroa emoten ari diren proiektuari esker, egun baten honeetatik txitatxoak jaiotzen ikusteko ilusioz dabiltzanak. Segi irakurtzen. Esperientziaren...
Sakondu
Lauaxeta ikastola
Hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatu daikegu eta, horrela, etorkizun hobea lortzen lagundu. Ildo horretan, Bilaka dokumentalak eredu pedagogikoak eta hezkuntza-proiektu berritzailedun 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen dau, Lauaxeta Ikastola barne. Segi irakurtzen. UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz egindako dokumental honetan, Garapen Iraunkorrerako Helburuak hezkuntzan eta kudeaketan integratzen dabezan 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen da: Zumaiena (Zumaia),...
Sakondu
Lauaxeta Ikastola, gaurkoan, Euskaliten izan da Praktika Onen barne, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, ikastolan txertatzearen inguruko esperientzia aurkezten. Jarraitu irakurtzen.
Sakondu
Erosketak egiteko orduan, gure erabakiak irizpide edo arrazoi ekonomiko eta teknikoetaz gain, ingurumenerakiko eraginean ere oinarritzen doguzanean,  erosketa berdea egiten ari garela esan daikegu. Zentzu honetan, Lauaxeta Ikastolan erosketa berdea egiten dogu eta gure erosketa erabakiak zentzu honetan bideratzen doguz. Jakin nahi zelan? Jarraitu irakurtzen. Hainbat doguz erosketa berdeari lotutako onurak: Ikastolako baliabideak modu eraginkorragoan...
Sakondu
1 2 3