Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dabela esan ohi da, eta, izan ere, irudiek etorkizun desiratu bat bistaratzen laguntzen dabe, eta hortik aurrera, etorkizun hori sortzen. Asmo horregaz egin dogu Lauaxeta Campusen bideo hau.Sakondu
Etorkizuna iragartzeko modurik onena berau sortzea da, eta horretarako Lauaxeta Ikastolan plan bat dugu. Plan horrek gure ikastola osatzen dugun komunitate osoaren garapena eta ongizatea ahalbideratuko du. Ikusi nahi? Jarraitu irakurtzen.Sakondu
Garapen Iraunkorreko Helburuak, guztiok etorkizun jasangarri eta justua lortzeko ezarritako helburuak dira, erronka globalei aurre egiten deutsienak. Horreek oinarritzat hartuz antolatu da hirugarren aldiz, Euskadi mailan, ZukZeuk leihaketa eta Lauxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak bertan barneratu dira. Gehiago jakin nahi? Segi irakurtzen. Asteroko jarraipena eskatzen dauan proiektua da, ekintzak etengabe egiten dabez eta izugarrizko...Sakondu
Lauaxetako ikasleen artean, nesken presentzia oso nabarmena da arlo zientifiko-teknologikoagaz lotutako barne-ekimenetan, lehiaketetan eta kanpo-esperientzietan ere. Hala ere, estatistikek dinoenen arabera, lanbide bat aukeratzerakoan eta horretan oinarrituta batxilergoaren ondorengo ikasketak egitean, emakumeek ez dabe horrenbeste karrera eta lanbide zientifiko-teknologikoen aldeko apostua egiten. Gaur, Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Egunean, hausnarketa honetan sakontzeko aitzakia egokia iruditzen...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek erronka bat dauke esku artean: beren inguruneko behar bati erantzungo deutson enpresa bat garatzea, baina, horrez gain, Garapen Iraunkorreko Helburuak bertan integratzea. Izan ere, helburu horreen lorpena, guztion esku dago: gobernuak, sektore pribatua, gizartea eta orohar gutariko bakoitza. Gehiago jakin nahi dozu ekimen honi buruz? Segi irakurtzen. Lauaxeta Ikastolako...Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizarte osoaren hobekuntza eragin handiena daukan faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak zentzu horretan heztea. Atzokoan, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin ziran Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zala eta. Baina arazo honen garrantzia dala eta, gai hau eta beste batzuk ikasturte osoan zehar lantzen doguzanetakoak...Sakondu
Erronka hori ipini zan Lauaxeta Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleen eskutan. Bilbo, Garai, Etxebarri eta Morga izan dira aukeratutako herriak. Euren ekarpenak ikusi nahi dozuz? Segi irakurtzen. Motibaziozko hitzaldiak, kirol ikastaroak, sukaldaritza osasungarria, kobidean oinarritutako scape rooma, jolas zentroak, multiabentura, kultur jarduerak, tribiala, skate, dantzak, … euren webguneetan sartu eta begiratu. Hori bai, lana ingelesez...Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuk, sarituak izan dira etorkizuneko herri/ hiriaren proposamen lehiaketa batean. Deusto Citiesek Making CITIES 2030 antolatu eta sustatzen dau, BBVAgaz lankidetzan, Hiriaren Garapen Iraunkorra eta Agenda 2030en edukiak zabaltzea helburu dauan ekimena. Parte hartzaileen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasleak. Segi irakurtzen. Leire Ruigomez, Paula Aldazabal, June Zubiete eta Mikel Caballerok beren etorkizuneko herriaren proiektua...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Filosofiako Hezkuntza programa Haur Hezkuntzako 4 urteko gelatik aurrera eskaintzen da. “Pentsamenduaren Pedagogía” markoan eta OneTwoThink-en “PACS” modeloan oinarrituta dago. Filosofia aplikatuaren didaktikagaz eta pentsamenduaren garapenagaz lotuta dagozan nazioarteko hainbat proiektutako teoriak, ikerketak eta material didaktikoak biltzen dauz. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen. Zeintzuk dira bere helburu orokorrak? •Gaitasun logiko-analitikoa, kritikoa, sortzailea, filosofikoa...Sakondu
Gizartean bizitzeak norberaren eta besteen interesak uztartzea dakar, norbera bezala edo ez pentsa daikeen pertsonekaz bizitzea eta aurrean dogun beste hori errespetatzen jakitea, nahiz eta gu bezalakoa ez izan. Gaur, hain zuzen ere, bakearen nazioarteko eguna ospatzen da. Segi irakurtzen. Egun seinalatu hau aprobetxatuz, inspirazio eta hausnarketa gisa balio daikeen hainbat baliabide eskaintzen deutsuguz. Era...Sakondu