Lauaxeta Ikastolako LH 4. mailako ikasleei erronka bat proposatu jake: Lauaxeta Ikastolako Zuzendaritzak jolastokia eraldatu nahiean dabil eta horretarako ikasleen proposamen arkitektonikoak jaso nahi dauz. Hori bai, proposamenak inklusiboak, seguruak, sostengarriak eta ikas-esperientzia anitzdunak izan behar dabe. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen. Ondoko irizpideak dira kontutan izan beharrekoak: Inklusiboa eta segurua: -Aniztasun funtzionala daukenentzako egokitua....Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuk, sarituak izan dira etorkizuneko herri/ hiriaren proposamen lehiaketa batean. Deusto Citiesek Making CITIES 2030 antolatu eta sustatzen dau, BBVAgaz lankidetzan, Hiriaren Garapen Iraunkorra eta Agenda 2030en edukiak zabaltzea helburu dauan ekimena. Parte hartzaileen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasleak. Segi irakurtzen. Leire Ruigomez, Paula Aldazabal, June Zubiete eta Mikel Caballerok beren etorkizuneko herriaren proiektua...Sakondu
Emozioak eta jolasa tarteko dirala, askoz errazagoa da ikaskuntza integratzea eta esanguratsua izatea. Hala da World Peace Game kasuan ere, ikasleek etorkizunerako trebetasun asko ikasteko eta garatzeko balio dauan rol-jokoa. ETBk horren barri emon dau. Ikusi nahi dozu? Segi irakurtzen. Joan dan asteburuan Teleberrin eta Gaur Egunen argitaratutako albistera sartzeko, honako esteka honeek itziko deutsuguz. Gure...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Filosofiako Hezkuntza programa Haur Hezkuntzako 4 urteko gelatik aurrera eskaintzen da. “Pentsamenduaren Pedagogía” markoan eta OneTwoThink-en “PACS” modeloan oinarrituta dago. Filosofia aplikatuaren didaktikagaz eta pentsamenduaren garapenagaz lotuta dagozan nazioarteko hainbat proiektutako teoriak, ikerketak eta material didaktikoak biltzen dauz. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen. Zeintzuk dira bere helburu orokorrak? •Gaitasun logiko-analitikoa, kritikoa, sortzailea, filosofikoa...Sakondu
Badakie horretan adituek eta baita eta beren azalean biziten daben Lauaxetako ikasle batzuek ere. Besteak beste, eguraldia eta jarduera berak posible egiten dabenean lanean kanpora ateratzen diren ikasleak, eskola ortuan murgilduta ibiltzen diranak edota Lauaxetako txikienak, arrautza batzuei beroa emoten ari diren proiektuari esker, egun baten honeetatik txitatxoak jaiotzen ikusteko ilusioz dabiltzanak. Segi irakurtzen. Esperientziaren...Sakondu
Aire zabalean ikasteak aukera emoten dau gure gorputzak arnasketa zelular handiagoa eta gorputzaren nahiz garunaren oxigenazioa izateko. Gainera, kutsatzeko arriskua nabarmen murrizten da kanpoan gagozanean. Horregatik, kanpoan hainbat jarduera egiten dogu, ahal dogun neurrian. Jarraitu irakurtzen.Sakondu
Gizartean bizitzeak norberaren eta besteen interesak uztartzea dakar, norbera bezala edo ez pentsa daikeen pertsonekaz bizitzea eta aurrean dogun beste hori errespetatzen jakitea, nahiz eta gu bezalakoa ez izan. Gaur, hain zuzen ere, bakearen nazioarteko eguna ospatzen da. Segi irakurtzen. Egun seinalatu hau aprobetxatuz, inspirazio eta hausnarketa gisa balio daikeen hainbat baliabide eskaintzen deutsuguz. Era...Sakondu
Hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatu daikegu eta, horrela, etorkizun hobea lortzen lagundu. Ildo horretan, Bilaka dokumentalak eredu pedagogikoak eta hezkuntza-proiektu berritzailedun 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen dau, Lauaxeta Ikastola barne. Segi irakurtzen. UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz egindako dokumental honetan, Garapen Iraunkorrerako Helburuak hezkuntzan eta kudeaketan integratzen dabezan 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen da: Zumaiena (Zumaia),...Sakondu
Eta zuk nagusitan zer egiteko asmoa daukazu? Gure seme-alabei txikiak direnetik egin ohi deutsegun galdera da. Batzuek ideiaren bat badauke buruan, baina beste batzuk galduago sentitzen dira. Izan ere, adinak ematen deusku batzuetan argirik gehien. Batxilergoko 2. urteko ikasleei laguntzeko, lanbide-orientazioari buruzko diziplinarteko proiektu bat garatu dogu Lauaxetan. Jarraitu irakurtzen. Batxilergoko 2. urteko ikasleek buruan...Sakondu
Esperientzia bat dakarren zerbait ikasten dogunean, errazago barneratzen dogu ikaskuntza hori, eta esperientzia ludikoa eta positiboa bada, are gehiago, ikaskuntza hori emozio atseginekaz lotzen baitogu. Horrela gertatzen da jolasaren bidez ikasten dogunean. World Peace Game jolasaren kasua da. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraitu irakurtzen. Aste honetan bertan, Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. mailako ikasle batzuk...Sakondu