Lauaxeta Ikastolako animaliak oporretan ere zainduta eta atendiduta daude, baina ikasleak oporretatik itzuli ondoren, haiek berriz ere bisitatzeko eta zaintzeko unea izan da. Izan ere, animaliak zaintzea oso esperientzia aberasgarria izan daiteke haurrentzat. Hauek dira ikas ditzaketen gauzetako batzuk: Erantzukizuna: Animalia baten zaintzaz arduratzean, hala nola elikatzeaz, ura emateaz eta bere espazioa garbitzeaz, erantzukizunak betetzearen...Sakondu
Oraingo honetan, Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Lauaxetatik atera dira Ekolurrara, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilura, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren berri izateko. Eta bisita hau ere bertako hornitzaileengana joz izan da, Amorebieta-Etxanora bakarrik joan behar izan baitute, bertan baitago Ekolurraren egoitza.Sakondu
Zapatu honetan eskola ortuko uzta jasoko dugu, ikasleek astelehenean, azken urriko azokan saldu dezaten. Etorri nahi al duzu eta bide batez Lauaxetako beste gune berri batzuk ezagutu? Horri gehituta ikastolako oiloak eta ahuntzak ezagutu ahal izango dituzu. Bai, orai ahuntzak ere izango ditugu! Eta bide batez, etorkizunean hazten ikusiko dituzun zuhaitza ere landatu ahal izango...Sakondu
Lehenengo baratzea izan zen, gero oiloak, eta atzotik arrainak ere baditugu gure aintzira txikian! Kometa-arrainak dira, 10 cm-raino irits daitezkeenak eta 10 urtera arte bizi daitezkeenak. Hemendik, Laia gunean bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Hori bai, ondo elikatuta daude, eta, beraz, mesedez, ez iezaiezue jaten eman. Bideo labur batekin izten zaituztegu.Sakondu
Gure baratzea ekologikoa da, eta gure oilategia ere bai; izan ere, gure oiloak eta etorkizunean etor daitezkeen beste hegazti batzuk nahi bezala ibiltzen dira aire zabalean. Horregatik, Luma Alai izen aproposa da haien etxearentzat, ez duzu uste? Arrautzak biltzeko gure errutinaren bideo txiki batekin utziko zaitugu.Sakondu
Elikadura-ohitura osasungarriak garatzearen garrantzia ondare garrantzitsua da gure seme-alabentzat eta ikasleentzat. Hori izaki bizidun bat zaintzeak eta ingurune naturalarekin kontaktuan egoteak dakarren erantzukizunarekin konbinatzen bada, ikaskuntza baliagarriak, hainbat dira. Joan den astean, ikasle batzuk pentsu ekologikoa jasotzeaz arduratu ziren, ondoren familiei eskaintzen zaizkien arrautzak erruten dituzten oiloentzat. Maitasunez zainduz hasieratik amaierara. Eta oiloak, hain pozik....Sakondu
Gaurko egunean, Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek, haziak elkartasunarekin lotu dituzte, eta hitzez hitz egin dute. Kalabaza, piper, etab.-en hazien testurak atera eta ezagutu ondoren, Senegalekin harremanetan jarri dira, haziak herrialde baten goseaz amaitu eta garapena bultzatzeko proiuektu bati buruz ezagutuz. Guzti hau bi irabazi asmo gabeko elkarteren eskutik, Hazien Sarea bata, biodibertsitatea mantentzeko eta handitzeko...Sakondu
Gaur ospatzen dugun urriko azken asteleheneko azoka eskolako baratzean parte hartzen duten ikasleen lanari esker da, baina baita joan den larunbatean Astelehentxutxuko hitzordura joan ziren familien laguntzari esker ere. Guztien artean, egindako lanaren fruituak jaso genituen. Ikastolako eta eguneroko beste arlo batzuetan gertatzen den bezala: lana, familiak-ikastola lankidetza, fruituak bildu eta ospatu! Eskerrik asko eta...Sakondu
Badakigu ez dela Gernikakoaren bestekoa. Xumeagoa da. Baina oinarrian ikasleen lana eta gaitasunak dituela kontuan izanda, meriturik ez zaie falta! Gaurkoan, urriko azoka ospatzen dogu Lauaxetan. Kalabaza, porruak, aza, brokolia, dana eskola-baratzetik jasotakoa, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek kudeatutako azoka batean. Ikusi nahi dozu? Poster eta muralen sorkuntzatik, azokaren antolaketatik, salmenta-postuen arretatik, guztia...Sakondu
Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu