Hori da kontua, ondo pasatzea. Gainera, familiok gure seme edo alaba zein ordutan jaso behar dugun besterik ez arduratzeko eran antolatzen bada, poza bikoitza da. Gure seme-alabentzat eta guretzat. Eta poza agerian izan zen, bai. Hurrengo irudiak ikusi bestela. HH3 eta LH3 bitarteko seme edo alaba baduzu eta animatzen bazara, lotura honetan duzu informazio gehiago.Sakondu
Lauaxetako Funghi Thinking proiektua estatu mailan hautatu dute Hezkuntza Berriztatzeko sarietarako hautagai. Ekonomia zirkularreko proiektu honetan, ikasleek perretxikoak lortzen dituzte kafe birziklatutik abiatuta, eta adin eta etapa askotako ikasleak inplikatzen ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora eta hainbat ezagutza-eremutara, matematikatik biologiara. Aurten ere, irakaskuntzako jardunbide egokiak izango dira protagonista IFEMA MADRIDek HEZKUNTZA 3.0 erakundearekin elkarlanean antolatzen duen...Sakondu
Egunak Aurrera, Lizarra eta Eginokoak ere bueltan daude eta honekin, gure seme-alabekin alkartzeko unea. Ondo etorri eta eskerrik asko monitoreei!Sakondu
Fair Saturday Fundazioaren Pentsatzeko Ipuinak ekimena, haur eta gazteentzako literatura-lehiaketa bat da, literatura-sormenaren bidez gizarte-problematika desberdinei buruzko gogoeta sustatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk sarituak izan dira! Edizio berri honetan, osasun mentalari buruz gogoeta egitera gonbidatu dituzte, inguruan sortzen diren tabu eta estigmekin apurtzeko hausnarketa indibidual eta kolektiboak eragiteko. Lauaxeta Ikastolako hainbat ikaslek...Sakondu
Aiala Bilbao eta Izaro Pagalday saritu zituzten atzo Amorebieta-Etxanoko bertso-txapelketan, duela egun batzuk Bizkaiko bertso-txapelketan parte hartu ondoren. Aialak, azken honetan ere, beste sari bat eskuratu zuen. Zorionak!Sakondu
“Nola hobetuko zenuke ikastola?” Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei egindako galdera izan zen. Batzuek pentsatu zuten agian ona izango zela ikasle gazteagoei bullyinga, adikzioa, sare sozialak edo LGTBIQ bezalako gai garrantzitsuei buruz hausnartzen laguntzea. Eta bere ideia, benetako proiektu bihurtu zen. Zuzendaritzan aurkeztu ondoren, ordu erdiko 8 saio egiten ari dira Lehen Hezkuntzako 5....Sakondu
Joandako astean Lauaxetan ospatu den bigarren eskuko liburu azokaren helburuetako bi dira. Bildutako 848€ak Greenpeacera bideratuko dira. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familiei!Sakondu
Atzoko egunean ipuin kontari ibili ginan Lauaxetan. Adi-adi mantendu ziran entzuleak, LH 3. Eta 4. mailako ikasleak. Ipuin kontalaria, Ines Bengoa. Eskerrik asko!Sakondu
Aste honetan, berriro ekin diogu STEAM egunari Lauaxetan, berrikuntza batekin, Batxilergotik eta DBHtik harago, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat ere zabaldu dugu. STEAM ikuspegi integratzailea da, ikasleek zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikan duten interesa sustatzen duena, trebetasun garrantzitsu ugari garatzen dituen heinean. Bi egunetan, martxoaren 30ean eta 31n, tailerrak, erakusketak, ikasleen beraien...Sakondu