Erronka bati aurre egiteak gure motibazioa pizten du. Gainera, taldean egiten bada eta helburua lortzeko guztien koordinazioa behar bada, benetan talde gisa jarduten ikasten da. Horixe egin dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioetan. Bestalde, 5. mailakoek muga fisikoak izan dituzte. Atzoko egunean, adibidez, begietan benda bat jarriz aurre egin behar izan zieten...Sakondu
Zer iruditzen zaizu adiskideei zerbait irakatsi eta haiengandik beste zerbait ikasi ahal izatea, bakoitzak besteari bere denbora eskainiz? Lehen Hezkuntzan abian jarri den ekimena da, eta Denbora Trukerako Kooperatiba Solidarioa deitu diote. Helburua: Besteen laguntza edota haiengandik ikasteko beti dirua ez dela beti tartean egon behar erakustea. Ikaskideengandik ikastea. Besteei balioa eman diezaieketen gauzak ere...Sakondu
Laster, konturatu aurretik, Aste Santuko oporrak iritsiko dira. Arazoa da, batzuetan seme-alabentzako oporrak direla, baina ez gurasoentzako. Jakinik familia batzuk egoera horretan zaudetela, ikastolatik alternatiba bat planteatu nahi izan dugu: «Udaberrilekuak». Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendutako proposamena da, eta ikastolara etorri ahal izango dira, oraingoan modu ludikoan, familia bateragarri egiten laguntzeko....Sakondu
Ikasgai eta ikaskuntza batzuk baliagarriak eta interesgarriak iruditzen zaizkigu unean bertan; beste batzuetan, denboragaz ohartzen gara haien baliagarritasunaz; beste kasu batzuetan, berriz, egiten dugun ibilbidearen, ikasketen eta lanaren araberakoa izango da aurretik ikasi genuen zerbait erabilgarria iruditzea ala ez. Eta, beste batzuetan, agian zerbait ikasteak zertarako balio izan zidan galdetzen jarraituko dugu. Baina nahi ala...Sakondu
Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Artigas Gela ezagutu zuten, Bizkaiko Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentroa, eta birziklatzeari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten.Sakondu