Zapatu honetan eskola ortuko uzta jasoko dugu, ikasleek astelehenean, azken urriko azokan saldu dezaten. Etorri nahi al duzu eta bide batez Lauaxetako beste gune berri batzuk ezagutu?
Lauaxetako Eskola Ortuaren proiektuaren baitan (Eneek-ek ortu ekologiko gisa ziurtatutakoa), hainbat azken urriko azoka ospatu ditugu. Gernikako urriko azken astelehenaren ildotik, ikasleek esperientzia esanguratsua izatea ahalbidetzen duen ekitaldia da, eskolako baratzean egiten ari diren lanaren erakusgarri haientzat, eta egun berean hainbat trebetasun eta gaitasun garatzeko aukera ematen diena: merkatuaren antolaketatik, salmentatik, etab.
Aurten ere urriaren 31an, astelehena, ospatuko dugu ikasleekin, baina oraingo honetan, egun bi lehenago, urriaren 29an, beste ekitaldi bat gehitu nahi dugu, Gernikan bezala: astelehentxutxu ospatzea pentsatu dugu. Kasu honetan, familiak gonbidatu nahi zaituegu ikastolara hurbiltzera aukera emanez, ziurrenik zuen seme-alabek lantzen duten baratzea ezagutzeko edo bi egun geroago erosteko aukera izango duzuen ortuariak nondik datozen ezagutzeko. Eta, bide batez, ikasturte berri honetan lantzen aritu garen espazio berrietako batzuk bertatik bertara ezagutu ahal izateko.
Besterik gabe, ekitaldirako prestatu dugun kartela bidaltzen dizuegu, eta animatzen bazarete, urriaren 29an, larunbata, ikusiko dugu elkar, 11:00etatik 13:00etara. Gogoratu orturako arropa egokia ekartzea.
Eskola ortuaren inguruko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/eu/tag/eskola-ortua/