Ikasleak pertsona gisa garatzea xede dugunez gero, ikasketa bidezko prestakuntza soila baino zerbait gehiago proposatzen dugu, eta horregatik, irakasleak, haiek guztiak profesional gaituak eta beren lanari emanak eta konprometituak, orientatzaile ere aritzen dira gure ikasleen garapen prozesua erratzeko.
Ez dira, hartara, ezagutzaren edukitzale eta transmititzaile hutsak inondik ere; aitzitik, ikasleen gidari eta laguntzaile ere badira, gazteek eurek, protagonista bilakaturik, ikasten ikasteko ahalmena garatu dezaten, mota desberdinetako iturrietara joz, aurkitutakoa interpretatuz eta aztertuz, erantzunetara beren kasa iritsiz eta ibiliaren ibiliaz eta esperientziari esker ikasiz.
Baina irakasle bakoitza bere irakasgaiaren garapenaz eta ikasleen segimenduaz arduratzeaz gain, ikasleen tutoreek bilerak egiten dituzte orientabide sailean, beren lana psikologiako eta psikopedagogiako adituen taldearen laguntzaz koordinatzeko.
Tutoreei ez ezik, taldeko adituek gainerako irakasle guztiei ere laguntzen diete haien orientabide eta hezkuntza-laguntzako zereginetan zein ikasleen ikaskuntza prozesuaren segimenduan.
Tutoreen jarraipen lana eta aholkularitza psikopedagogikoko taldearena funtsezkoak dira ikasleek erabakitzen asma dezaten ikasturteetan zehar, dela hautazko irakasgaiak hartzeko orduan, dela norberaren ezaugarriei eta nahi edo asmoei ongien egokitzen zaien ikaskuntza ibilbidea aukeratzerakoan.
Gainera, DBHn eta Batxilergoan ikasleek zein familiek eskuragarri daukate kanpo-aholkularitza norberarentzat interesgarrien gerta daitezkeen lanbide aukerak baloratzeko eta informazioa lortzeko fakultateen eta Lanbide Heziketaren inguruan zein kasuan kasuko matrikulazio prozedurei buruz.
Haur Hezkuntzatik hasita eta Batxilergorarte, Lauaxeta ikastolako Tutoretza programa koordinatuta dago ikasleak adin bakoitzean dituen beharrizan emozional eta akademikoei erantzun bateratu bat emateko.
Haur Hezkuntzan familieikin komunikazioa etengabea da, ikasleak dituen beharrizan eta aldaketa prozesu guztien jarraipen estua ziurtatuz.
Lehen Hezkuntzan, progresioa oso handia ematen da LH 1. mailatik eta LH 6. mailararte. Tutoretza programak ikaslearen jarraipen eta atentzio estua bermatuz, ikaslearen nondik norakoen jarraipena bermatzen da.
DBH eta Batxiilergoan, neraberazoan gertatzen diren aldaketa eta beharrizan guztiei erantzuteko bi tutore daude gela bakoitzean. Horrela DBH eta Batxilergoko ikasle bakoitzak tutore-coach ba izateaz gain, bigarren pertsona baten erreferentzia zuzena du ere edozein beharrizanen aurrean lagundua izateko.
Lauaxeta ikastolako Bizikidetza programaren helburu nagusia, ikasleak Ikastola esparrua ikasteko leku seguru eta tsegina bezala sentitzea da.
Ikasleraen ongi izate emozionala funtsezkoa da ikasleak arrakasta izateko eta zoriontsu aritzeko, horretarako segurtasuna, lan giro egokia egotea etab. oinarrizko jokabideak dira.
Gelako komisio arduradunak, eraikinetako komisio arduradunak, funtzio ezberdinetako arduradunak, etab. ikasleak beraiek dira ardura ezberdinak hartuz, bizikidetza egoki bat bermatzearen alde lan egiten duten pertsonak.
Horrela, 1. pertsonan bizi eta esperimentatuz, bizikidetzarekiko asebetetasun eta konpromezu maila egokiagoa lortuz.
Orientazioa eta aholkularitza, gure ikasleengan hezkuntza integrala deritzona lortzeko darabilgun bitartekoa da. Aurre hartzen duena eta aurrikusten duena, hau da, prebentziora bideratua.
Orekatzailea eta osagarria, gure ikasleengan ikusi ditzakegun hutsuneak betetzera bideratua. Ikasleen aniztasuna eta norbanakoaren garapena bultzatzen laguntzen duena, eragile guztien elkarlanaren bidez: ikasleak, irakasleak, tutorea eta familiak.
Lauaxeta ikastola KiVa ikastola da.
KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten duela eta ongizatea hobetzen duela.