Lehen Hezkuntzan, asteburuko egonaldi programa bat garatzen da, mailaz antolatuta eta Lauaxetako kanpamentuetako monitore-taldeen gidaritzapean. Taldearen kohesioan sakontzeko helburuarekin, parte-hartzaileen adinera eta ingurunera egokitutako dinamikak lantzen dira eta ostiral arratsaldetik larunbat eguerdira arte zabaltzen dira. Aisialdirako eta garapenerako aukera polita haurrentzat, etxetik kanpoko lehen abenturetan murgilduz.
Ikastolako familiei aisialdiko eskaintza aberasteko asmoz, “Udabarrilekuak” izeneko proposamena eskuragarri dago, kalitatezko jarduera ludiko eta segurua barneratzen du, ingurune euskaldun batean, eta, aldi berean, kontziliazioan laguntzea da helburua.
Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta ikastolan egingo da Aste Santuko oporraldiekin bat. Ordutegia 9:00tik 16:30era izango da (goizeko 7:30etatik 9:00etara zaintza zerbitzua egongo da, hala eskatzen duenarentzat). Jantoki-zerbitzua egongo da, baina garraio-zerbitzurik ez.
HHn seme-alabak dituzuenoi gogorarazten dizuegu egun berdinetarako haurtzaindegi zerbitzu bat ere baduzuela eskuragarri.
Ikastolako familiei aisialdiko eskaintza aberasteko asmoz, “Negulekuak” izeneko proposamena eskuragarri dago, kalitatezko jarduera ludiko eta segurua barneratzen du, ingurune euskaldun batean, eta, aldi berean, kontziliazioan laguntzea da helburua.
Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta ikastolan egingo da Gabonetako oporretan. 9: 00etatik 16: 30era izango da (goizeko 7: 30etatik 9: 00etara zaintza zerbitzua egongo da, hala eskatzen duenarentzat). Jantoki-zerbitzua egongo da, baina ez garraio-zerbitzurik.
HHn seme-alabak dituzuenoi gogorarazten dizuegu egun berdinetarako haurtzaindegi zerbitzu bat ere baduzuela eskuragarri eta izena emateko epea abenduaren 10era arte luzatuko dela.
HH3-4-5 eta LH 1-2ko umeentzako udaleku ireki eskaintza.
Astez asteko aisi planteamendu irekia, programazio berezi eta eskaintza egokira bideratuz: Ginkanak, irteerak etab. lagunen artean garatzeko udako aukera.
Gehiago jakiteko hurrengo lotura sakatu.
LH 3-4-5-eta 6. mailako ikasleentzako aste beteko udaleku irekia Lauaxeta ikastolako instalazioetan.
Egunez eguneko programazio bat, ekintza ezberdinak eginez ondo pasatu euskara landu eta giro osasuntsuan aritzeko.
Informazio gehiago ondoko botoian.
DBHko ikasleentzat aste beteko eguneko udaleku ezberdinen eskaintza. Surf ikastaroa, mendi trabesiak, arte tailerrak, etab.
Naturan, kirola eginez eta lagunekin egoteko kalitatezko aisi denbora.
Udaleku hauei buruz gehiago jakiteko azpian duzun botoian sakatu.
Batxilergoko ikasleentzat oporraldian beraien ikasketak osatzeko aukera eskaintzen dugu. Oporraldi luzeak indarberritzeko, lasaitzeko eta norberen etorkizunerako baliagarriak diran ezagutza eta gaitasuan gehitzeko aukera ematen duela ulertuz.
Eskaintza honeri buruz gehiago jakiteko azpian duzun botoian sakatu.
LH 3 eta 4ko ikasleentzako 14 egunetako egonaldia Lizarrako El Puy aterpetxean Natura, abentura eta kirola uztartuz.
Kanpamentuari buruz gehiago jakiteko hurrengo botoian sar zaitezke, baita Instagram profilean ere:
Lizarrako udalekuko instagram perfila
Informazio gehiago ondoko botoian.
LH 5 eta 6. mailakoentzako 14 egunetako egonaldia da Eginoko aterpetxean. Bertan, natura, abentura eta kirola uztartuko dituzten ekintza plan borobila garatzen dute: eskalada, olinpiadak, etab.
Kanpamentuari buruz gehiago jakiteko hurrengo botoian sar zaitezke, baita Instagram profilean ere:
Lauaxeta ikastolako ikasleek EAS VELE agentziaren bidez udako ikastaroak atzerrian egiteko aukera dute. Esperientzia aparta eta aukeratutako hizkuntza maila hobetzeko aukera ezin hobea.
Eskaintza hau DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendurik dago.
Ingeleseko kanpamentu honetan, Mopndrgaon Linguaren eskutik, erabateko hizkuntza-murgilketaz jarduten da, parte-hartzaileek hizkuntza horretan duten komunikazio gaitasuna finkatu eta hobetu dezaten egonaldi ederraz gozatzeaz gain, ekimena ikaskuntza-jarduerak eta ludikoak uztartuta garatzen baita.
Lehen Hezkuntzako 3.etik DBHko 2.era bitarteko ikasleentzat, Ikastolakoak nahiz kanpokoak izan.