Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Umea lokartzeko erremedioak eta beste batzuk…

Lauaxeta Ikastolan, ekintzailetza ez da igarokorra. Bene-benetan txertatu nahi da ikasleen egunerokoan, ekiteko ahalmena, ikastolatik irteten diran ikasleen berezko ezaugarria izan daiten. Beste batzuen artean, batxilergoko Business ikasgaian aritzen dira horretan. Taldeka, gizartean somatzen dabezan gabeziak detektatu eta horreei erremedio eskainiko deutsien enpresa proiektuak garatzen dabez. Ikusi nahi zein ideia onak daukezan? Bota begirada bat.

MaskBags enpresak, esaterako, maskara erabiliei bigarren aukera bat emotea planteatu dau. Hau da, maskarak, segurtasun protokolo bat jarraitu ondoren eta desinfektatu ostean, boltsak egiteko erabili dabez.

Ekoxaboiak enpresakoek, ekonomia zirkularraz baliatuz ere, ikastolan, bertan, alperrik galtzen diran olio hondakinak aprobetxatuz, xaboiak egitea erabaki dabe.

Sleep Tile enpresak, orijinaltasuna nabarmenduz, haurrak lokartzeko eta gursaoei ere dagokien deskantsua eskuragarri jartzekio, baldosa erliebedun puzlea sortu dabe, haurra karroan sartuta puzle gainetik mugituz gero lorkartzeko helburuagaz. Konfinamenduan, etxetik irtetea ezinezkoa zan garaia abiapuntutzat hartuta garatu dabe ideia.

Eta Ikasweb, azkenengo taldeak ere, konfinamenduak erakutsitako egoeran oinarrituz, ikasleentzako eskola partikularrak eskaintzen dauzan online plataforma sortu dabe.

Ikasle guzti honeek, bi leihaketetan parte hartzen dabiz aldi berean: Young Business Talent eta Junior Achievement. Dagokiozan negozio plana garatzeaz gain, prototipoak ere egin behar izan dabez. Aurrera ekintzaileak!

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu