You have 0 items in your cart
Lauaxeta Ikastola, UNESCO zentroa den aldetik, Euskadiko Regional Centre of Expertise (RCE) sortzeko prozesuan ari da lanean. Nazioartean hainbat RCE daude martxan, baina Euskadin lehenengoa izango litzateke. Helburua da Unescoren balioak partekatzen dituzten hainbat erakunderen foro bat sortzea, gizartea eraldatzeko jardunbide egokiak sortzeko eta partekatzeko.
Regional Centres of Expertise (RCE) erakunde-sare bat da, kide sortzaileen eragin-eremuan iraunkortasuna hezkuntza formalean eta informalean integratzea errazten duena, ikasteko teknika berritzaileen bidez, iraunkortasunerako hezkuntzako praktikak zabalduz, hainbat eremutako eragileen arteko konexioaren bidez eta beste RCE batzuekin esperientziak trukatuz.