Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Bihotzari eta elkartasunari dei egiten dion txokoa

Familiok espazio eroso bat izan dezazuen, gune berri bat sortu dugu Lauaxetan: Zure Txokoa.
Espazio umila da, baina erosoa, eta zurea sentitzea nahi dugu. Espazio honek kontsumo arduratsua, elkartasuna eta bihotzari dei egiten dio, inoiz ez hobeto esanda, bildutako dirua kausa solidario batera bideratuko baita, Bihotzez, elkarteari laguntzera, sortzetiko kardiopatiak dituzten haurrei eta haien senideei laguntzen dien elkartea. Bihotzez osotzen duten pertsonek, kardiopatiak dituzten Haur eta familiekin bat egiten dute, diagnostiko goiztiarretik hasi (baita haurdunaldian ere) eta haurrei nahiz haien familiei egunerokoan lagunduz. Lan handia egiten duten elkarteak dira, batzuetan behar ditugun arte bakarrik ezagutzen ez ditugunak. Eta garrantzitsutzat jo dugu hain zuzen ere ezagutzera ematea. Zure txokoan eskuragarri dagoen edari edo jakiren bat kontsumitzen den bakoitzean, bertan dagoen itsulapikoan dagokion zenbatekoa bakarrik sartu behar duzu, eta, horrela, zure laguntza emango diozu haien lanari.
Baina ez gara bakarrak ekimen honen atzean. Zure txokoa Gascaren eta Cafés Baqueren laguntzari esker da posible.
Gaurko egunean inauguratu dugu ofizialki txoko txiki hau. Goza ezazu, atseden hartu eta batez ere bizipen positiboak izan ditzazula bertan, jakinez, gainera, Bihotzezena bezalako proiektu polit batean laguntzen duzula.
Bihotzezi buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka hau bisita dezakezu eta Zure Txokoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, beste esteka hau bisitatu dezakezu.

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu