You have 0 items in your cart
Lauaxeta Ikastolako hainbat ikaslek, Amorebieta-Etxanok antolatutako Booktuber lehiaketan parte hartu dute. Finalisten artean Aroa Gonzalez Diez, Onintze Hueto Herrera, Irene Uribe Rodriguez eta Paula Ibañez Bilbao. Gaurkoan, sari banaketa izan da zuzenekoan eta Aroa Gonzalez irabazle suertatu da bere kategorian!
Lehiaketa honek teknologia berrien laguntzarekin gazteen artean euskarazko irakurketa sustatzea helburu du eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du. Aurtengo edizioan 131 ikaslek eta 68 taldek hartu dute parte, lau kategoriatan banatuta: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila, 1. eta 2. DBH, 3. eta 4. DBH eta Batxilergoa.
Zorionak guztioi eta aurrera!