Itxura ona du, ezta? Guraso gehienoi gureaz gozatzeko pixka bat itxarotea tokatzen zaigun arren, gure seme-alabak oporretan daude jada. Eta Lauaxetaren proposamenen alde egin dutenak, bete-betean ari dira gozatzen. Ikusi nahi duzu?
Lauaxetaren udaleku irekiak abian dira dagoeneko, adinaren araberako jarduerak: eskulanak, ibilaldiak, bela, monitoretza ikastaroa, … argazkietan begiratu bat eman dezakezu edo informazio zehatzagoa eskuratu esteka honetan.
Eta… Lizarrara eta Eginora joatera animatu direnak maletak prestatzen ari dira! Zuen familientzat, Instagrameko kontuak gogorarazi nahi dizkizuegu, bertatik udalekuen lekuko izan zaitezkete eta, bide batez, inbidia pixka bat eman. Esteka honetan, Lizarrako Instagrameko kontua ikus dezakezue, eta, beste honetan, Eginokoa.