Zaintza zerbitzua eta Egokitzapen bateratua

Lauaxeta Ikastola > Zaintza zerbitzua eta Egokitzapen bateratua

Haur Hezkuntzako zaintza zerbitzu bereziak

Seme alaben zaintzaren eta lanaren arteko kontziliazioa errezteko, umeen zaintzara eta arlo soziohezitzaile informalera bideratutako aukerako Zaintza Zerbitzua duzue eskuragarri, ohiko eskola egutegiaren osagarria eta gehigarria dena.

  • Zerbitzu hauek, ohiko eskola egutegi ofizialetik kanpo daudenez, kostu gehigarri bat izango dute, ondoan zehazten den bezala. Kobrantza horrela egingo da; ikasturte hasierakoa, urrian, Gabonetakoa otsailean, Pazko astekoa maiatzean eta udakoa uztailean. Antolaketan eragozpenik ez izateko, ez dira onartuko epez kanpoko izen emateak, ezta kobrantza egin osteko deuseztapenak eta diru itzulketak.
  • Zerbitzu honen arduraduna Gotzone Izagirre (gizagirre@lauaxeta.eus) izango da, ohiko tutore eta irakasle taldearen osagarri den hezitzaile taldearekin batera (ez tutoreak) eta Haur Hezkuntzako espazioak eta gelak erabiliko dira.
  • Ez da autobus zerbitzurik egongo, beraz eskola ordutegi eta egutegiarekin bat ez datozen zerbitzuetan, familiek ekarri eta jaso beharko dute umea. Ikasturte amaierako egun moreetan, aldiz, bai egongo da autobús zerbitzua, udalekuen eskaintzarekin bat datorrelako.

Egokitzapen bateraturako Gela Irekia

Egokitzapen bateratua, ikasturtea hasi aurretik, gurasoek haurrari eskola-ingurunerako trantsizioa egiten laguntzeko prozesua da. Aldi horretan, haurrek beren ingurune berriarekin, hezitzaileekin eta beste haur batzuekin ohitzeko aukera dute, oraindik ere senitarteko baten presentzia lasaigarria duten bitartean. Pixkanaka, gurasoak denbora luzeagoz erretiratzen hasten dira, eta, horri esker, haurra ohitu egiten da banantzera eta eguneroko errutinara, modu seguruan eta progresiboan.

Egokitzapen bateraturako prozesuari buruzko informazioa:

  • Data: Iraileko lehenengo astean zehar, ikasleen eskola egutegi ofiziala hasi aurretik.
  • Ordutegia: 9:00tik 11:00ra.
  • 9:00etan harrera egiten die tutoreek familiei eta haurrei.
  • 9:00tik 10:00ra gurasoek aukera daukate haurrekin batera irakasleak dinamizatzen duen jardueran parte hartzeko eta pixkanaka-pixkanaka urruntzen joateko, haurra irakaslearekin utziz, baina haurrarentzako eskura mantenduz.
  • 10:00an familiak gelara konektatuta dagoen barruko jolastokira irteten dira. Bertatik behatzen jarraitzeko aukera dute, edo erretiratzeko erabakia hartu dezakete, beraien konsiderazioaren arabera.
  • 11:00etan gurasoak Ikastolatik irtetzen dira eta erabakitzen dute haurrak zaintza zerbitzuan geratzea (16:30ak arte gehienez) edo gurasoekin irtetzea.
  • Egokitzapen bateartuko prozesuan, senide bakarra egon daiteke gela barruan. Egun guztietan berbera izatea gomendatzen da.