Aurki gaitzazu

Zer hobe gustatzen jakunaren inguruan ikastea baino?

11

Ikasturtea amaitzear gagoz, baina ikasten jarraitu daikegu, eta kasu honetan bezala bada, gehien gustatzen jakun edo interesatzen jakun horretan bada, zenbat eta hobeto!

Ikusi nahi al dozuz DBHn egiten ari garen tailerrak?

Esploratzaileak, Euskal dantzak, Josi eta trikotatu, Euskal pilota, Idazmen kreatiboa, Kirola eta natura, Kantu eta Orkestra, Sormena, Hopscotch iPad programazioa, Indartze tailerra… dira garatzen ari garen tailerretako batzuk.

Informazio gehiago nahi? Bota begirada bat ondoko loturan.

Erantsita, tailer horreen inguruko hausnarketa testua. Nondik-nora? Idazmen kreatiboagaz lotutago tailerretik…

Josteko makinaren zaratotsa entzuten da pasillotik, bozgorailuen azken ikutuak, kronometroak. Arnas sakonen hustutzea. Azken asteetako nerbioak kontrolpean izatea ez da lan makala: urtea luzea izan da eta gogorra ere bai. Pasaden ikasturteko hutsune pandemikoari erantzuna eman behar zaio, orain arte urtero egin dugun modura, bukaera polit batez. Beste behin, heldu da ekaina.

Talentu tailerren astea da urteko azken erronka, aurreko hilabeteetako azterketa, lan, ahalegin eta ikasketa guztia saritzeko momentua, alegia. DBH 1go mailatik hasita eta DBH 4rarte -eta irakasleon gustu eta abileziak abiapuntu-, 450 bat ikasleri kirola eta natura, euskal pilota, futbol teknifikazioa, kantua eta orkrestra, sormena, idazmen kreatiboa, zinema-foruma, programazioa, naturaren explorazioa, lorazaintza, euskal dantzak, bitxigintza, arropen eta altzarien zaharberritzea, josi eta trikotatzea edota enborrezko parkeen sorkuntza probatzeko aukera ematen zaie. Emaitza, ezinhobea: irakasleon ezohiko talentuetatik ikasten dute ikasleek eta ikasleen trebeziekin harritzen gara irakasleok.

Une batez bada ere, ahaztu zaizkigu materiak. Ez gara soilik matematika eta zientziak, hizkuntzak edo heziketa fisikoa. Gure eguneroko txokotik eskapatzen gara eta gurekin, pausuz pausu, ikasleak. Esparru ezberdin batean ezagutzen ditugu eta askok ere, Ikastola aspaldi utzi zutenek, bisitan etortzeko aprobetxatzen dute, eurek bizitako esperientziak berpiztera. Abestiak sortzen dituzte, koadroak margotu, kirolen teknikak ikasi eta praktikan jarri, euren ohiko esparruei kolore berria eman, testuak idatzi, arropak sortu, artilezko txanoak egin. Ikasiz ikasi. Praktikaz ikasi.

Talentuen astetik ikasle eta irakasleon arteko sinergiak sortzen badira gure helburua beteta dagoela esan dezakegu, eta gure ikasturteari benetako agur bat egin diogunaren sentimentuarekin sakon arnasten badugu, hor aurki dezakegu talentuaren definiziorik ederrena.v

Agian gustatuko zaizu

Azken albisteak

11
2024/12/19
Bikain Urrea: Gure Konpromisoaren Aitorpena Euskararekin
11
2024/12/18
Hezkuntza menstruala: tabuak apurtu eta kontzientzia eraiki
11
2024/12/17
Mugitek: hezkuntza, enpresa erronka bihurtzen denean
11
2024/12/17
Expertia: familiak irakasle
11
2024/12/17
Ate irekien lehen jardunaldiak ospatu ditugu, baina oraindik garaiz zabiltza!
11
2024/12/16
Zer ikasi nahi duzu Batxilergoaren ondoren?

Buletinean harpidetu

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.