Elikadura, gure seme-alaba eta ikasleak hezteko eremu bat dala ulertzen dogu. Hori horrela izanda, egunero ikastolan jaten daben bazkaria, euren egunerokoaren %25-30a dala ulertuz, funtsezkoa deritzogu familiak
eta ikastolak elkarlana egitea, elikadurari dagokionez ohitura osasungarri batzuk eskuratu dagiezan.
Jarraitu irakurtzen.
Lauaxeta Ikastolan, egunero, 1.500dik gora dira ikastolako jantokian bazkaltzen daben pertsonak, eta datu honek, arlo honetan egiten dan lan guztia ulertu eta interpretatu ahal izateko testuinguru eta konplexutasun bat suposatzen dau.
Guztira 60 dira egunero prestatzen diran menu bereziak, alergia edota intolerantzia desbedinei adituz (gluten gabeko dieta, laktosa gabekoa, …). Gascak, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako irizpideak eta NAOS estrategiarenak, biak kontutan izanda, diseinatzen dauz eskola menuak, ikasleen elikadura egokia eta osasunaren alde ekinez. Zentzu honetan, menuetan proposatzen dan afarien planifikazioa, eguneko makro eta mikro elikagaiei adituz zehazten da.
2016-2017 ikasturtearen amaieraz geroztik, Gasca eta Lauaxetaren artean, Bertoko plana martxan da. Plan honetan, menuan eskeintzen diran produktu lokal eta era artesanoen portzentaia handiagotzeko konpromisoa hartzen da. Momentu honetan, esan daikegu gure ikasleek kontsumitzen dabezan produktuak atxikitutako irudian agertzen dirala eta aipatutako planak, bertoko hornitzaile eta produktuen portzentaia handiagotzeko konpromisoa daukala.
Aldi berean, Gasca, ikastetxeagaz koordinatuta dago, gaur egungo menuak aztertu eta jagokonean aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren irizpideen arabera eta NAOS estrategiaren zehaztapenak jarraituz.
Aldi berean, garrantzitsua deritzogu, ikaslea bera ere jateko orduan izan beharreko irizpide eta jokabide batzuen garrantziaz jabetzea (era guztietako jakiak jatea, jantokian elkarbizitza errespetuzkoa izatea, …) gure webguneko Familia eremuan jasotako Jantokiko jokabideak dokumentuan zehazten dan bezala.