Ikastolako guraso eta hezitzaileentzako komunikazio eta hausnarketarako elkargunea dugu.
Elkargune honen helburua, ikastola osatzen dugun komunitate osoak jomuga berbera izatea da; ikasleen heziketa integrala alegia.
Horretarako ikasmaila guztietarako formazio saio anitzak antolatzen dira dagokion adinari egokitutako gaiak jorratuz eta kalitatezko formatzaileak erabiliz.
Hitzaldi batzuk presentzialak dira eta beste batzuk on-line bidezkoak. Formatua edozein dela ere, familiek grabatutako hitzaldietara sarbidea duzue eta baita hitzaldian jorratutako ideia nagusien laburpenera ere.
Hona hemen urteroko hitzaldien eskaintza. Formazio bakoitza garatzeko data hurbiltzen den heinean, saio bakoitzaren inguruko informazioa eta bertara izen emateko prozesuaren inguruko zehaztapenak bialtzen dira.
Formazio batzuek, ekitaldiaren bideoa dute ikusgai. Atal honetan ekitaldiaren parte bat baino ezin izango duzu ikusi. Osotasunean ikusi nahi izanez gero, ikastolako familia bazara, gure webguneko alde pribatuan duzu aukera.
Zehazten diren datek aldaketak izan ditzakete ikasturtearen arabera.
Umeen eskolaratzea
Frustrazioa eta gaingabesa
Hezkuntza asertiboa
Heziketa emozionala I eta II
Garapen kultura
iPadaren erabilera egokia
Heziketa emozionala
Internetaren erabilera egokia
Nerabezaroa: hurbilketa eta motibazioa
Heziketa sexuala/emozionala
iPad eta hezkuntza proiektua
“Brecha” digitala eta arriskuak
KiVa eredua
Sexu heziketa
Menpekotasuna: kanabisa, jokuak eta apostuak
Genero eta sexu aniztasuna
Batxilergoaren ezaugarriak eta ikasketa aukerak
Sexualitatea eta identitate sexuala
Substantziarik gabeko adikzioak
Orientazio akademiko-profesionala
Orientazio akademiko-profesionala
Aldi berean, seme-alabentzako eta familientzako tailerrak antolatzen ditugu. Tailer hauek larunbatetan izango dira eta honako jarduera garatzen ditugu: uretako estimulazioa, masaje saioak, musika eta mugimendua, …
Uretako estimulazioa eta masajea