Haur-hezkuntza 2 urterekin hasi eta 6rekin amaitzen da. Fase horri Lehen Hezkuntzako lehen bi urteak gehitzen zaizkio, eta ikuspegi bera eta edukien sekuentziazio logikoa ematen zaio etapa osoari. Lehen hezkuntza-etapa horri Sendotu deritzogu.
Hor, etorkizunean arrakasta izateko pertsonarentzat funtsezkoak diren oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak batik bat finkatzen dira: gizarte-gaitasunak, emozio-gaitasunak, hizkuntza-gaitasunak, zentzumen-gaitasunak, gaitasun motorrak eta pentsatzeko gaitasuna.
Kontziliazioa zaila izaten da eta sarritan, asegabetasunaren iturri izaten da. Honeri erantzutelo asmoz, txikienei zuzendutako zerbitzu bereziak ditugu.
Ohiko eskola egutegiaz gain, Haur Hezkuntzako ikasleek eskola egutegi eta ordutegi berezia (ohiko eskola egutegiaren osagarria eta gehigarriadena) duzue aukeran.
Zerbitzu osagarri honek zera eskaintzen du orokorrean; ikasturtean zehargo egutegi berezia (jai eta zubi egunak salbu) eta 7:30etatik 18:30etara arteko ordutegi berezia.
Helburu nagusia familiek eta haurrek egokitzapena elkarrekin eta modu afektibo, lasai, babestu, seguru eta progresiboan egitea ahalbidetzea da.
Hezitzaileen gomendioei jarraituz, familiek haurraren jolasean parte hartu ahal izango dute, ingurua elkarrekin aztertu edota semealaba nolaegokitzen eta jokatzen duen behatu eta aztertu.
Lauaxeta Ikastola euskalduna da eta ama hizkuntza bezala edozein duten familiak jasotzen baditu ere, konpromiso osoa dauka ikasleen euskalduntze prozesuarekin eta euskaldun identitatearen baloreekin. Ikasleak Ikastolara sartzen direnetik euskerazko murgilketa sakona egingo dute.
Ama hizkuntza euskara dutenek, hizkuntza gaitasuna indartuko dute eta gainontzekoek beraien bizi akademikorako ezinbestekoak diren ulermen eta adierazmen maila garatzeko aukera izango dute. Horrez gain, euskal identitatearekin lotutako ekitaldi eta ekimenetan parte hartuko dute txikitatik: Korrika Txiki, Euskaraldia, Euskara eguna…
Ezagutzen eta gaitasunen barneraketan eta transferentzian oinarritutako ikaskuntza-prozesuak sustatzen dituzten eremuak sortzea du helburu.
“Elkarrekin erlazionatuta dauden eremuen” sistema birakari bat da, eta ikasleak ibilbide bat egingo du sistema horretan material ezberdinekin eta autonomia, askatasun eta erregulazio maila progresiboekin. Ibilbideak 4 eremu ditu eta bakoitzak bere ikasteko estiloa du:
Txikiek beraien inguru hurbila zentzumenekin aztertuz (ukituz, usainduz, dastatuz, entzunez…) eta batez ere sentituz ezagutzen eta ulertzen dute. Ezinbestekoa da, beraz, horretarako une eta espazio estimulagarrietan parte hartzeko aukera eskaintzea.
Gure ikasleek, talde txikietan, Gela Multisentsorial magikoan murgiltzeko eta gozatzeko aukera daukate Haur Hezkuntza guztian zehar.
Gure ikasleak zoriontsuak izan daitezen nahi dugu, eta hori lortzeko hainbat trebezi garatu behar dituzte: autoestimua, autoerregulazioa, konfiantza eta ausardia, autonomia, baikortasuna…
Ikasleek bere bizi akademiko guztian zehar hainbat aukera izango dituzte gaitasun guzti hauek garatzeko ikastolan eskaintzen diren aukera ezberdinen bitartez.
Gizakiok txikitatik sormenerako berezko gaitasuna badugu ere, inguru hurbilean aukera estimulagarriak aurkitzen baditugu, gure pentsamendu sortzailea eta dibergentea gehiago elikatzen da.
Ikastolan ikasleek hainbat aukera eta material dituzte beraien ideiak kreatiboki adierazteko:
Gizakiok eginaren eginez garatzen ditugu trebeziak eta horretarako ezinbestekoa da entrenamendua. Baina ez edozein motatakoa.
Entrenamendua entsegu-errore bidezko ikasketan oinarrituta badago eta gainera ludikoa eta motibagarria bada, eraginkorragoa izango da.
Horregatik ikasleek zenbait trebeziren entrenamendu autonomorako eta ludikorako, formatu ezberdinetako hainbat material (manipulatiboak, mahai jolasak, app-ak, robotak…) daukate beraien eskura.
Norbere ideiak eta sentimenduak eraginkortasunez partekatzea ez da ataza erraza. Horregatik ezinbestekoa da ikasleek komunikazio eta hizkuntza gaitasunak esplizituki lantzeko programak eskaintzea eta hare gehiago, eleaniztasuna bultzatuz.
Horregatik ikasleek hainbat aukera izango dituzte:
Mundu naturala aztertzearekin zerikusia duten zenbait proiektu jasotzen dituen programa bat da.
Hor, ikasleek ikertzaileenak eta esploratzaileenak egingo dute, hipotesiak sortuz, datuak bilduz eta aztertuz, naturaren indar eta elementuen arrazoi eta eraginei buruz gogoeta eginez. Nabarmentzekoa da eskolako ortuak programa honetan duen protagonismoa.
Horren bidez ingurumen-hezkuntza bereganatzen dute ikasleek, eta ingurunea errespetatzen, gizakien arteko eta gizakien eta naturaren arteko harremana ulertzen ikasten dute.
Esparru psikosoziala garatzearekin konpromisoa hartuta, ikasleek beraien gorputza eta gaitasun fisikoak aztertzeko berariaz diseinatuta dagoen eremu bat dugu.
Hori egiten duten bitartean, besteekin elkarri eragiten diote eta beraien emoziorik oinarrizkoenak libreki adierazten dituzte. Lau urtetik aurrera, saio libre horiek, gaitasun fisikoak garatzeko diren beste saio batzuekin osatzen dira.
Gure helburu nagusietako bat zera da; ikasleek txikitatik balore eta konpromiso etiko, sozial eta zibikoak garatu dezaten, aukera, estrategia eta proiektu mordoa gauzatzea; horrela beraien identitatea norabide horretan garatzen joan dadin.
Horregatik asteroko “etika eta filosofia” saioetan, ikasleek, pentsamendu filosofiko, etiko eta kritikoaren lanketarekin batera, pentsamendu etiko, solidario eta kooperatiboa garatuko dute.
Gure erreferenteak arlo honetan honakoak dira:
Lauaxeta Ikastolak 2 eta 18 urte bitarteko adin-tartea hartzen du, baina harago joan nahi dugu. Horregatik, zuen beharrizanei hasiera-hasieratik erantzun ahal izateko, aliantzak sortu ditugu hainbat Haur Eskolarekin eta Haurtzaindegirekin.
Aliantza horien helburu nagusia zera da; oinarri eta ikuspegi pedagogikoa partekatzen ditugun zentruekin kolaboratzaileak izatea, eta, hala, familien beharrei hobeto erantzungo dien eskaintza bateratua egitea, onura hauekin:
Aliatu bezela sartzeko, beharrezko duzu erregistratzea.
Aliatu gisa erregistratuta bazaude, saioa hasi eta zuretzako zerbitzuetara sarrera izango duzu.